Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2015eko ekainaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2553

EDIKTUA, behin-behineko neurriak hartzeari buruzko 5/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da eta hauek dira xedapenak:

XEDAPEN ATALA

Azaldutakoaren indarrez,

Partez baiesten dut Amancio Santos Rodriguezen ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda, eta neurri hauek hartzen ditut:

1.– XXXXX seme adingabearen zaintza eta jagoletza haren aita Amancio Santos Rodriguezi esleitzen zaizkio.

2.– Guraso agintea aitarena eta amarena izango da, baina Amancio Santos Rodriguezek erabiliko du, adingabea berarekin bizi baita.

3.– Bisita-araubidea etenda geratzen da, adingabearen adinaren eta jaiotzetik aurrerako harreman-faltaren ondorioz.

4.– Bizileku komuna erabiltzea eta gozatzea adingabeari dagokio, baita aitari ere berak baititu zaintza eta jagoletza.

5.– Ezkontzako kargetan laguntzeko kopuru bat ezartzen dut, hau da, 500 euro hilean, haren barnean hartuta XXXXX adingabearen eta Tamara adin nagusiaren mantenua, ekonomikoki mendekoa baita. Mantenu-pentsioa ordaindu beharko da seme-alabak adin nagusiak eta ekonomikoki independenteak izan arte. Maria Jose Salgado Revelok ordaindu beharko du kopuru hori aitak adierazitako kontu korrontean, hileko lehen bost egunetan, aurreratuta, familiaren lehen mailako bizi-beharrizanak asetzeko xedeaz.

Urtean hamabi hilekotan ordaindu behar du pentsio hori, eta kopuru hori urte bakoitzaren abenduaren 31n eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo bere ordez jardun lezakeen erakundeak argitaratzen duen Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera.

6.– Ezohiko gastuen % 50 ere ordaindu behar du Maria Jose Salgado Revelok, baldin eta gastu horiek XXXXX eta Tamara seme-alabei suertatzen bazaizkie, honelako gastuak, adibidez: kirurgia, odontologia, oftalmologia, osasuna, farmakologia, Gizarte Segurantzak ordaintzen ez dituen gastuak, eskolako edo unibertsitateko matrikula, eskolaz kanpoko jarduerak (kultura, kirola edo akademia), ikasketei lotutako txangoak eta bidaiak. Aita jagoleari dagokio gastuaren gaineko erabakia, baina amari justifikatu beharko dio, gastuaren % 50 ordain dezan, eta haren sortzapena komunikatuko du amaren familia helbidean edo demandatuarenean, horren berri jasotzen duenean.

Ez da hartzen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.

Maria Jose Salgado Revelo non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Bergara (Gipuzkoa), 2015eko maiatzaren 18a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala