Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2015eko ekainaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2552

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 505/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 505/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Arcaride Valodia Mendes Martins.

Abokatua: Juan Arenaza Ferrer.

Prokuradorea: Naiara Elorrieta Elorriaga.

Demandatua: Amadu Tijane Balde.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-05-18an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut A. V. M. M.k Amadú Tijane Balderen aurka aurkeztutako demanda, eta, beraz, XXXXX seme adingabearekiko harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) Amari esleitzen dizkiot adingabearen zaintza eta jagoletza; guraso ahala, berriz, bi gurasoena izango da. Ez da komunikazio- eta egonaldi-araubiderik ezartzen jagoletza ez duen gurasoaren alde, ez dakigulako non bizi den; jakin, ez dakigu ezta lurralde nazionalean dagoen ere.

B) Ezkontideen seme/alabarentzat mantenu-pentsio bat ezartzen dut, zaintza ez duen gurasoaren kargura, hilean kontzeptu guztiengatik jasotzen dituen diru-sarrera garbien % 25ekoa, eta, betiere, gutxienez hileko 120 eurokoa, hileko lehen bost egunetan ordaindu beharrekoa; zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratzen duen Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera, eta zenbatzen hasteko oinarri-datatzat ebazpen honen data hartuko da.

C) Seme adingabearen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran, bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (komunikazio horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa eta zenbatekoa den; eta dagozkion agiriak jasoko dira bertan). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Amadu Tijane Balde demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko maiatzaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala