Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2015eko ekainaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2549

AGINDUA, 2015eko ekainaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2015. urtean, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan bildutako xedapenekin bat etorriz, Kultura Sailari dagozkio, besteak beste, ikus-entzunezkoen arloan garatzen diren arte eta kultura mailako jarduerak sustatu, finkatu edota hedatzeko eskumenak.

Ondorio horretarako, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eskura dituen sustatze-bitartekoak erabiltzea egokitzat jo du. Erabilitako bitartekoen artean diru-laguntzak emateko deialdi publikoak daude.

Kontuan hartuta ikus-entzunezkoen arloa egungo gizartean gero eta garrantzitsuagoa dela eta haren garapenak Euskal Autonomia Erkidegoko kultura eta ekonomia aberasten dituela, beste deialdi bat egin da, ikus-entzunezkoen sektorean aurkeztutako proiektuetan zentratuko dena. Deialdi honen bidez, besteak beste, honakoak sustatuko dira: gidoiak sortzea, proiektuak garatzea (fikziozkoak, animaziozkoak, dokumentalak nahiz multimediakoak) eta ikus-entzunezko lanak ekoiztea (zinema edota telebistarako fikziozko film luzeak, zinemarako animaziozko film luzeak, sortze-dokumentalak eta film laburrak).

Deialdi honen helburu nagusia kulturaren ikuspegitik gure lurraldean hain garrantzitsu eta beharrezkoa den ikus-entzunezko azpiegitura finka dadin sustatu eta laguntzea da. Horrela, proiektuei zuzendutako laguntza selektibo hauetako batzuk automatikoki ematen diren laguntza bihur daitezke, lortutako emaitzak kontuan hartuta edota betekizun jakin batzuk betetzen dituztela-eta emango direnak.

Ondorioz,

EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea 2015eko ekitaldian zehar ikus-entzunezkoen sorrera, garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea da.

2.– Deialdi honetan ezarritako laguntzen gehienezko zenbatekoa guztira milioi bat zortziehun mila (1.800.000) eurokoa da, nahiz eta gehitzerik ere izango den, lehen xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan.

2. artikulua.– Laguntza-modalitateak.

Laguntza-modalitateak honakoak dira:

1.– Proiektuen garapenerako laguntzak, II. kapituluan ezartzen diren baldintzetan.

2.– Ikus-entzunezko obren produkzio-modalitate hauei zuzendutako laguntzak, agindu honetako III. kapituluan ezartzen diren baldintzetan:

a) Zinemarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.

b) Zinemarako animaziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.

c) Sortze-dokumentalen produkziorako laguntzak.

d) Film laburren produkziorako laguntzak.

3. artikulua.– Onuradunak.

1.– Deialdi honetako laguntzak eskuratu nahi dituztenek modalitate bakoitzean dauden betekizunak bete behar dituzte. Halaber, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezartzen diren betekizunak bete behar dituzte.

2.– Ezingo dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute dirulaguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

3.– Nolanahi ere, onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta hauen erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik ere izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du. Orobat, eta dagokionean, ezinbestekoa izango da diru-laguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordainduta izatea.

4.– Agindu honen bidez ematen diren laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea. Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, diru-laguntza eskatu duten pertsonek edo entitateek zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak.

4. artikulua.– Tramitazio elektronikoa.

1.– Pertsona eta erakunde interesdunek bide elektronikoak erabili ahal izango dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

2.– Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak, bai bide presentziala erabiliz bai bide elektronikoa erabiliz, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus-en honako helbide hauetan daude ikusgai:

– Proiektuen garapena modalitatea:

https://euskadi.eus/diru_laguntza/2015/ik-garapena/y22-izapide/eu

– Zinemarako fikziozko film luzeen modalitatea:

https://euskadi.eus/diru_laguntza/2015/ik_fikzioa/y22-izapide/eu

– Zinemarako animaziozko film luzeen modalitatea:

https://euskadi.eus/diru_laguntza/2015/ik_animazioa/y22-izapide/eu

– Zinemarako sortzezko dokumentalen modalitatea:

https://euskadi.eus/diru_laguntza/2015/ik_dokumentalak/y22-izapide/eu

– Film laburren modalitatea:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2015/ik_laburrak/y22-izapide/eu

3.– Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiliz gero -presentziala edo elektronikoa-, horrek ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea, halaxe jasotzen du-eta 21/2012 Dekretuak.

Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz, hemen egin daitezke:

http://www.euskadi.eus/misgestiones

5. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Agindu honen babesean ematen diren diru-laguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

Eskaera-orria, modalitate bakoitzean eskatzen diren formularioekin batera, euskadi.net gunean eskura daitezke, agindu honetako 4.3 artikuluan adierazitako helbideetan, eta aldi berean administrazio-bulegoetan.

Eskabideak bide elektronikoa erabiliz ere aurkeztu ahalko dira, euskadi.net guneko aipaturiko helbideetan.

3.– Pertsona eta erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskaera, atxikitako dokumentazioarekin batera. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabili ahal izango da prozedura osoan, Euskaren Erabilpena Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeko 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duen moduan.

4.– Eskaerarekin batera, deialdi honetako modalitate bakoitzerako datozen kapituluetan adierazitako dokumentuak aurkeztuko dira.

Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoek, erabilitako bidea –presentziala edo elektronikoa– edonolakoa dela ere, ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:

a) Deskargatzeko ereduak erabiliko dira holakoak daudenean, eta ahal bada ereduaren formatuan aurkeztuko dira.

b) Bestelako dokumentazioa aurkeztuko da ahal bada PDF formatuan.

c) Dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 Mb izango da.

d) Bideoak web helbide baten bidez aurkeztu ahal izango dira dagokion agirian.

5.– Eskabideak aurkeztearekin batera, eskatzaileak aukera izango du baimena emateko laguntzak kudeatzen dituen organoari dokumentazioaren zati bat ofizioz eskuratu edo egiaztatu dezan (identitate, bizileku eta jarduera ekonomikoei buruzko datuak), bai bide presentziala erabiltzen bada, bai bide telematikoa aukeratzen bada, Administrazio Publikoak egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzaren alorrean dituen eskumenen kalterik gabe.

6.– Laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bankuko datuak aldatu nahi baditu, Eusko Jaurlaritzako hirugarrenaren altari buruzko inprimakia aurkeztu beharko du eskaera-orriarekin batera.

7.– Eskabideak aurkezteak, deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

6. artikulua.– Laguntzak kudeatzea.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.

7. artikulua.– Egindako akatsak zuzentzea.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ikusten bada zerbait falta dela edo errakuntzak daudela, eskatzaileari eskatuko zaio akatsa zuzendu dezan edo falta diren dokumentuak aurkez ditzan, eta horretarako hamar eguneko epea emango zaio, dagokion jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatuta. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

8. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura.

1.– Deialdi hau lehiaketa prozeduraren bitartez ebatziko da modalitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 51.4 artikuluan xedatutako eran (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Testu Bategina).

2.– Proposamenik ez dagoelako edo dauden proposamenek balorazio fasean gutxieneko puntuazioa gainditzen ez dutelako modalitateetako bati –film laburrena salbu– bideratutako diru-kopurua agortzen ez bada, sobera geratzen den kopurua oraindik ebazteke dauden beste modalitateetako proiektuetara bideratuko du dagokion Balorazio Batzordeak, modalitate bakoitza finantzatzeko diru-zenbatekoa agortzearen ondorioz laguntzarik gabe geratu diren eta balorazio onena jaso duten proiektuen artean.

9. artikulua.– Balorazio Batzordeak.

1.– Aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, bi balorazio-batzorde eratuko dira:

a) Film laburren produkzioa modalitatearen balorazio-batzordea.

b) Zinemarako fikziozko film luzeak, zinemarako animaziozko film luzeak eta sortze-dokumentalak ekoizteko proiektuak garatzeko modalitateen balorazio-batzordea.

2.– Batzordeetako kideak hauek izango dira:

Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria, eta falta denean batzordekide zaharrenak ordezkatuko du.

Lau aditu-profesional, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak izendatuak eta aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak.

Batzordeetako idazkari gisa, hitzarekin baina botorik gabe, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat arituko da, bertako zuzendariak izendaturik.

Aldi berean, gai zehatzak aztertzeko Balorazio-batzordeen bileretan parte har dezakete bertaratuen gehiengoak onartzen dituen eta jorratu beharreko gaiari buruz jantzita dauden pertsona guztiek, eta hitz egin bai baina botorik ezin izango dute eman.

3.– Balorazio-batzorde horietarako izendatutako aditu-profesionalek ardurapeko aitorpena aurkeztu beharko dute, honakoak frogatzeko: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen diren abstentziorako arrazoiren batean eroriak ez daudela; eskatzaileek aurkeztutako agiriak proiektuak baloratzeko baino ez direla erabiliko eta hori deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz egin dela; eta, ebazpen-proposamena eman ondoren, espedienteetako agiri guztiak deialdia kudeatzen duen organoari itzuliko zaizkiola.

4.– Balorazio-batzordeetako kideak izendatzerakoan Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 legearen 3.7 kapituluan xedatutakoa beteko da.

5.– Balorazio-batzordeen behin betiko osaera Kultura, Gazteria eta Kiroletako Sailburuaren ebazpenaren bitartez EHAAn argitaratuko da, eratu aurretik interesatuek errefusatzeko duten eskubidea erabil ahal izan dezaten, legez ezarritako zehaztapen eta baldintzetan.

6.– Batzorde horiek, laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, adostasunez erabakiko dituzte Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari aurkeztuko dizkioten diru-laguntzak emateko proposamenak.

Proposamen horietan ordezko onuradunak izendatu ahal izango dira, gerta baitaiteke hautatutakoek deialdi honetan zehaztutako baldintzei uko egitea edo horiek ez bete edo ez onartzea. Gorabehera hauetakoren bat suertatuz gero, ordezkoak jasoko duen diru-laguntzaren zenbatekoa hasieran onuradun izendatu zenari ordaindu gabe geratzen dena izango da, baina eskatutako kopuruaren barruan. Deialdiko baldintzei uko egin edo horiek onartu ez edo betetzen ez dituen onuradunak ordaindu zaion diru-laguntzaren zatia itzuli beharko dio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari.

7.– Balorazio-batzordeek, beharrezko ikusten dutenean eta aurkeztutako eskabideak egoki ebaluatze aldera, behar adina azalpen eskatu ahal izango dizkiete eskatzaileei.

10. artikulua.– Bateragarritasuna.

Agindu honetan ezarritako mugei kalterik egin gabe, deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk emandakoak batera erabil daitezke helburu berbererako; betiere, horrek gainfinantzatzea ez badakar. Horrelakorik gertatuz gero, gehienez murritz dakiokeen kopurua murriztuko zaio emandako diru-laguntzaren zenbatekoari.

11. artikulua.– Ebazpena.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak esleitzeko prozedura Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak ebatziko du, Balorazio-batzordeek egindako proposamena ikusi ondoren.

2.– Ebazpen hori sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie banan-banan interesdunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

3.– Ebazteko epea igarota interesatuari ebazpena jakinarazten ez bazaio, dagokion eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren ondorioetarako. Horrek ez du Administrazioa salbuesten, ordea, ebazpen adierazia emateko duen obligaziotik.

12. artikulua.– Jakinarazpenak izapidetze presentzialean eta telematikoan.

1.– Izapideak bertaratuta eginez gero, jakinarazpena egindakotzat joko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. Artikuluan xedatutakoaren arabera, eta kasu bakoitzean ezarritako epea jakinarazpeneko egintza jaso eta biharamunetik hasiko da zenbatzen.

2.– Izapidetze telematikoaren kasuan, aldiz, 21/2012 Dekretuan xedaturikoari jarraiki, jakinarazpena egindakotzat joko da pertsona interesdunak edo, kasuan kasu, legezko ordezkariak edo baimenduriko pertsonak jaso duela elektronikoki sinatzen duenean, eta kasu bakoitzean ezarritako epea hark jakinarazpeneko egintza jaso izana elektronikoki sinatzearen biharamunetik aurrera hasiko da zenbatzen.

Jakinarazitako egintza aipatutako Dekretuan aipatzen den helbide elektronikoan interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren edo baimendutako pertsonaren esku jartzen denetik hamar egun naturaleko epea igaro eta gero, interesdunak haren edukia eskuratzen ez badu, jakinarazpena ezetsitzat joko da. Horrela, izapidea egindakotzat joko da eta prozedurak aurrera egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak jakinarazita, jakinarazpena ikustea teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela egiaztatzen bada.

13. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenek betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean pertsona/erakunde onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.

b) Diru-laguntzari eman zaion xede horretarako erabiltzea.

c) Ogasuna eta Finantzak Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

d) Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu diren baldintzetan garatzea. Aldaketak idatziz jakinaraziko zaizkio Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari, eta honek jakinarazpena jasotzen duen egunetik hamabost egun balioduneko epea izango du horiek onartu edo gaitzesteko. Epea inolako jakinarazpenik gabe igaroz gero, aurkeztu den aldaketa onartu dela ulertuko da.

e) Laguntza ematen duen organoari Estatuko nahiz mundu mailako beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek xede bererako ematen dituzten bestelako laguntza edo diru-laguntzak jasotzen diren jakinaraztea.

f) Onuradunek konpromisoa hartzen dute diruz lagundutako lanen hasierako kredituei dagozkien informazio, publizitate, sustapen eta izenburu guztietan eta ondorio horretarako erabiltzen den edozein hedabidetan lanak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzaz egin direla adierazteko.

g) Argitaratutako promozio-material guztien ale bat Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan aurkeztea.

h) Agindu honetan laguntza-modalitate bakoitzerako ezartzen diren betebehar eta baldintzak betetzea, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diren laguntza eta diru-laguntzak jaso ahal izateko ezartzen direnak ere.

i) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako batebeharrak.

14. artikulua.– Kitapen-ebazpena.

Laguntza emateko orduan kontuan izan ziren baldintzetakoren bat aldatu delako –baina helburua beteta–, aldi berean beste edozein entitate publiko eta pribatuk emandako diru-laguntza jasotzea izan badu, diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak kitapen-ebazpena emango du, eta esleitu diren laguntzen zenbatekoak berregokituko dira bertan.

15. artikulua.– Baldintzak ez betetzea.

1.– Honelakoak izango dira ez-betetzeak:

a) Jasotako laguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

c) Hala badagokio, diru-laguntzaren likidazio-ebazpenean zehaztutako diru-kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epearen barruan.

d) Aurkeztutako proiektuan Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak baimendu gabeko aldaketaren bat egitea.

e) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitakoak.

2.– Horrelako kasuren bat gertatu dela egiaztatzen bada, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antalarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Erakunde Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena, aurreikusi bezala eta bertan ezarritakoa bete ondoren, Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta legez dagozkien interesak.

II. KAPITULUA
PROIEKTUEN GARAPENERAKO LAGUNTZAK

16. artikulua.– Laguntzen xedea.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen artean, ehun mila (100.000) euro zinemarako, telebistarako eta multimediarako proiektuak garatzeko zuzenduko dira.

2.– Hautatuak izateko, proiektuek honako generoetako batean sailkatuta egon behar dute eta horien guztizko iraupenak ezingo du adierazten dena baino gutxiago izan.

– Zinema edota telebistarako lanak:

a) Fikziozkoak (banakako proiektuak eta sailak): 50 minutu.

b) Animaziozkoak (banakako proiektuak eta sailak): 25 minutu.

c) Sortze-dokumentalak (banakako proiektuak eta sailak): 25 minutu.

– Multimedia-lanak: eduki artistiko eta kulturaleko proiektuak. Proiektu mota honek ez du gutxieneko iraupenik.

3.– Kasu horietan guztietan «proiektuaren garapen» moduan ikus-entzunezko edo multimediako produkzio bat prestatzea eta diseinatzea ulertzen dugu, produkzio-fasea baino lehenago egiten den prestakuntzan oinarritzen dena, hala nola:

– Gidoiaren garapena.

– Proiektua finantzatzeko laguntza EAEtik kanpo bilatzea.

– Sortzaile, ekoizle eta gidoilari ezberdinen arteko lankidetza.

– Aurreikusitako produkzio-aurrekontua, aurkeztu bitarteko produkzio-planarena eta finantzaketa-plana prestatzearena.

– Marketing- eta banaketa-plana garatzea.

– Ikerketa.

– Kokapenak bilatzea.

– Story board-a garatzea.

– Hasierako casting-a egitea.

– Film pilotua egitea (animaziozko filmak).

– Ikerketa dokumentala, grafikoa (animaziozko proiektuetan) eta artxiboak bilatzea.

– Programa diseinatzea (tratamendua), oinarrizko elementu grafikoak sortzea, programak behar bezala funtziona dezan beharrezko materiala programatu eta integratzea, nabigazio-mapa eta demoa egitea (azken hau multimediako proiektuei dagokienez).

17. artikulua.– Onuradunak.

1.– Proiektuen garapenerako laguntzak eskuratzeko honako baldintzak bete behar dira: pertsona fisiko edota juridiko pribatu independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea, laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea, eta alta emanik egotea ikus-entzunezko ekoizle independente gisa Kultura Ministerioaren Zine eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA), edo aukeran Eusko Jaurlaritzan sor litekeen erregistroan.

2.– Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

3.– Pertsona fisiko edota juridiko batek establezimendu egonkor baten bidez diharduela zehazteko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak zer dioen hartuko da aintzakotzat.

18. artikulua.– Laguntzen zenbatekoak eta mugak.

1.– Balorazio fasean puntuazio onena jasotzen duten proiektuek diru-laguntza jasoko dute, ondoko puntuetan ezarritako mugak errespetatuta, puntuazio-hurrenkeraren arabera eta modalitateari bideratutako diru-zuzkidura osoa agortu arte.

2.– Laguntzaren kopurua honela kalkulatuko da: lortutako puntuazioaren ehunekoari dagokion eskatutako kopuruaren ehunekoa.

3.– Laguntza jasotzeko, nahitaez lortu behar da puntuazioaren % 50 balorazio-fasean.

4.– Agindu honetan ezarritako irizpideen arabera, proiektu zehatz bati zuzendutako kopuruak ezingo ditu jarraian aipatzen diren mugetako bat bera ere gainditu:

a) Hogeita hamar mila (30.000) euro.

b) Proiektua garatzeko aurrekontuan dauden gastuen % 50 (gastuok ez dute produkzioari dagokion aurrekontu osoaren % 20 gaindituko).

5.– Gutxienez, jasotako zenbatekoaren % 20 gidoia garatzeko erabiliko da.

6.– Laguntza koprodukzioa egiteko eskatzen bada, eskatzaileak gutxienez % 20ko partaidetza izan beharko du ikus-entzunezko produkzioan eta, kasu honetan, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza ez da produktore eskatzaileak duen partaidetza errealaren % 50 baino gehiago izango.

7.– Beste laguntza publiko batzuk lortzen badira, laguntza guztien zenbatekoak, deialdi honen kargura ematen direnak barne, ezin du izan proiektuaren garapenaren kostuaren % 50 baino gehiago.

8.– Produkzio-etxe bakoitzak modalitate honetarako eskabide bat baino gehiago aurkezteko duen aukerari kalterik egin gabe, pertsona onuradun bakoitzeko laguntza bakar bat eman ahal izango da. Hala, bada, balorazio onena lortzen duen eskabideari emango zaio eta gainerakoak ezetsi egingo dira. Hortaz, beste eskatzaileen proiektu batzuei ere laguntzak eman ahal izango zaizkie, nahiz eta proiektuok beste onuradun baten bigarren eskabideak eta hurrengoek baino balorazio baxuagoa lortu duten.

19. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak aurkezteko argibideak, bide presentziala zein elektronikoa erabiliz, eta gainerako eredu guztiak eskuragarri daude bai administrazio-bulegoetan bai egoitza elektroniko honetan ere:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2015/ik_garapena/y22-izapide/eu

Modalitate honetako diru-laguntzaren eskaerari honako agiriak erantsi beharko zaizkio:

a) NANaren fotokopia eskatzailea pertsona fisikoa baldin bada.

b) Erakundearen eraketa-eskritura eta estatutuak, baita erakundea dagozkion Erregistro Publikoetan izena emana duelako kreditazioa ere. Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia, baita ordezkari horrek duen boterearen kreditazioa ere eta IFZren fotokopia, eskatzailea pertsona juridikoa baldin bada.

c) Jarduera ekonomikoen zergari dagokion epigrafean altan egotearen ziurtagiria.

d) Ikus-entzunezko ekoizle independiente gisa Hezkuntza, Kirola eta Kultura Ministerioaren Zine eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA) inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.

e) Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpen eta haien zenbatekoa, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

f) Hirugarrenaren alta agiria, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

g) Proiektuaren argibide-memoria.

h) Gidoiaren sinopsia.

i) Gidoia, eta ez badago, gidoiaren trataera (gehienez 35 orri). Telesailen kasuan kapitulu baten gidoi osoa eta gainontzeko kapituluen gidoien sinopsia.

j) Jatorrizko gidoiaren edota lanaren jabego intelektualaren eskubideen ziurtagiria; ziurtagiririk ez bada aurkezten, eskubideak lagatzeko kontratua egiteko baldintzak hitzartuta daudela ziurtatu.

k) Proiektuaren aurrekontua, partidaka banatua eta xehatua, aurreikusitako gastu-sarrerak jasoko dituena, euskadi.eus gurean ezarritako ereduaren arabera. Bide presentziala aukeratuz gero, gainera formatu digitalean aurkeztu beharko da.

l) Produkzioaren aurrekontu orientagarri orokorra.

m) Zuzendariaren eta gidoilariaren historial artistiko profesionala.

n) Zuzendariak ze badu inoiz luzerik egin, baina bai aldiz film laburrik, aurretik egindako film labur horien guztien kopia bat.

ñ) Proiektuen garapenean parte hartzen duten arduradun artistikoek, zuzendariek, gidoilariek eta abarrek sinatutako ardurapeko aitorpenak edo intereseko itunak.

o) Aurkeztutako proiektuak Eusko Jaurlaritzak aurretik egindako deialdi batean laguntzarik lortu badu gidoien sorkuntzarako modalitatean, ardurapeko adierazpena aurkeztu beharko da zein deialditan izan den zehaztuz.

p) Produkzio-etxearen azken bost urteotako historial profesionala eta datozen bi urteotako ekoizpen-aurreikuspenak, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

20. artikulua.– Balorazio eta hautapen irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

a) Produkzio-proiektuaren balorazioa (% 40). Bereziki honakoak izango dira kontuan:

– honakoen egokitasuna: aurrekontua eta finantzaketa-plana, batik bat finantzaketa pribatuaren eta enpresen arrisku ekonomikoa kontuan hartuta; eta koproduktoreak, produktore elkartuak eta banatzaileak bilatzeko plana.

– inplikatutako enpresa- eta giza-baliabideak: produktore-etxe, zuzendari eta gidoilariaren curriculuma, euskal ikus-entzunezkoen azpiegitura osatzen duten artista, teknikari eta profesionalen partaidetza. Produkzio-etxeen, zuzendarien eta gidoilarien historian, aurretik egindako lanak kontuan hartuko dira eta egindako proiektuak ez ezik, jendaurrean izandako eragina eta balorazioa eta komunikabide espezializatuetan agertzen diren kritikak ere baloratuko dira.

b) Gidoiaren kalitatea (% 30).

c) Proiektuaren interesa (% 10), bereziki ekimen artistiko berriak eskaintzeko ematen dituen aukerak eta Euskadik edota bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo linguistikoarekin, nahiz beste arlo batekoarekin, duen erlazioa baloratuz.

d) Jatorrizko bertsioa euskaraz izatea (% 10).

e) Proiektuaren ibilbidea (% 5), kontuan hartuz emango da ikus-entzunezko proiektuak Eusko Jaurlaritzak gidoiak sortzeko modalitatean egin izan dituen deialdietan laguntza jaso izana. Ibilbidea kontuan hartzeko, aipatu laguntza amaitua eta deialdi horren araudiaren arabera behar bezala justifikatua egon behar da.

f) Ikus-entzunezko proiektuaren zuzendaria emakumea izatea, beti ere lehenago film luzerik zuzendu ez baldin badu (% 5).

21. artikulua. Onuradunaren betebeharrak.

1.– Laguntza emateko ebazpenaren berri izaten duenetik, onuradunak gehienez hamabi hilabeteko epea izango du proiektuaren jarduera-txostena eta 22.2 artikuluan aipatutako gainerako agiriak aurkezteko, beti ere 2016ko abenduaren 31 baino lehenago.

2.– Onuradunak proiektua garatzeko aurrekontuaren % 32, gutxienez, gastatu beharko du Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza edo establezimendua duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanetan. Koprodukzioen kasuan, aipaturiko % 32 hori aplikatuko zaio onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenean duen partaidetza-kuotari.

22. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.

Proiektuak garatzeko ematen diren laguntzen ordainketa honela tramitatuko da:

1) Laguntza emateko unean % 30 ordainduko da.

2) Gainerako kopurua, honako agiriak jasotzean eta beti 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera:

– Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria.

– Proiektuaren jarduera eta lortutako emaitzen txostena.

– Behin-betiko aurrekontua, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

– Garapenaren gastuen zerrenda sailkatu bat, BEZik gabe. Zerrendak honako datu hauek jasoko ditu: hartzekodunaren eta agiriaren identifikazioa, kopurua, jaulkipen-data eta, ahal bada, ordainketa-data, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

– Laguntzarekin egin diren gastuak behar bezala frogatzea jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuen bitartez eta ordainketa egiaztatzen duten agirien bitartez.

– Gidoia osorik eta zuzenduta.

– Gidoilariarekin edo gidoilariekin sinatutako eskubideen lagapen-kontratua, gutxienez bi urterako, edo garatzeko dagoen lanaren eskubideak erosteko aukera eskaintzen duen kontratua, gutxienez bi urterako.

– Lanerako plana berriro banakatzea eta produkzioaren behin-behineko aurrekontu berria.

– Filmaketa egingo den lekuei buruzko agiriak.

– Casting-ak egiteko behin-behineko proposamenak.

– Finantzaketa-plan zehatza.

– Banaketa-plan zehatza.

Agiri horiek bide presentziala edo bide elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahalko dira https://www.euskadi.eus/niregestioak gunean.

III. KAPITULUA
PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

23. artikulua.– Laguntzen xedea.

1.– Ikus-entzunezkoen produkziorako laguntzen xedea jarraian zehazten diren ekoizpen-modalitateak izango dira. Laguntza hauei zuzendutako zuzkidura milioi bat zazpirehun mila (1.700.000) eurokoa da, modalitate bakoitzean finkatzen denaren arabera banatua. Hala ere, modalitatearen araberako zuzkidura hauek 8.2 artikuluko eta lehenengo xedapen gehigarrien baldintzetan aldatu ahal izango dira.

2.– Ez dute laguntza hauek jasotzeko aukera izango 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen estreinatutako obrek.

3.– Diruz lagunduko diren produkzio-modalitateak honakoak dira:

a) Zinemarako fikziozko film luzeen produkzioa, kapitulu honetako I. atalean ezartzen diren baldintzetan.

b) Zinemarako animaziozko film luzeen produkzioa, II. Ataleko baldintzetan.

c) Sortze-dokumentalen produkzioa, III. Ataleko baldintzetan.

d) Film laburren produkzioa, IV. Atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

4.– Balorazio fasean puntuazio onena jasotzen duten proiektuek diru-laguntza guztia jasoko dute, modalitate bakoitzean ezarritako mugak errespetatuta, puntuazio-hurrenkeraren arabera eta modalitate bakoitzari bideratutako diru-zuzkidura osoa agortu arte.

5.– Laguntza jasotzeko modua duen azken proiektuak oso-osorik dagokiona jasotzerik ez duenean jadanik nahikoa diru-zuzkidudarik ez dagoelako, bakarrik emango zaio diru-laguntza baldin eta, batzordearen iritziz, eman dakiokeen laguntzaren zati horrek bermatzen badu proiektuaren bideragarritasuna.

6.– Film laburren produkziorako modalitatean, balorazio fasean puntuazio onena jasotzen duten proiektuek diru-laguntza jasoko dute, ondoko puntuetan ezarritako mugak errespetatuta, puntuazio-hurrenkeraren arabera eta modalitateari bideratutako diru-zuzkidura osoa agortu arte. Laguntzaren kopurua honela kalkulatuko da: lortutako puntuazioaren ehunekoari dagokion eskatutako kopuruaren ehunekoa.

7.– Laguntza jasotzeko, nahitaez lortu behar da modalitate bakoitzean ezartzen den gutxieneko puntuazioa.

24. artikulua.– Onuradunak.

1.– Produkziorako laguntzak eskuratzeko honako baldintzak bete behar dira: pertsona fisiko edota juridiko pribatu independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea, laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea, eta alta emanik egotea ikus-entzunezko ekoizle independente gisa Kultura Ministerioaren Zine eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA), edo aukeran Eusko Jaurlaritzan sor litekeen erregistroan.

2.– Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

3.– Pertsona fisiko edota juridiko batek establezimendu egonkor baten bidez diharduela zehazteko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 21.2 artikuluak zer dioen hartuko da aintzakotzat.

25. artikulua.– Eskabidean aurkeztu beharreko agiriak.

Produkzioko modalitateetan eskaerarekin aurkeztu beharreko agiriak honako hauek dira:

a) NANaren fotokopia eskatzailea pertsona fisikoa baldin bada.

b) Erakundearen eraketa-eskritura eta estatutuak, baita erakundea dagozkion Erregistro Publikoetan izena emana duelako kreditazioa ere. Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia, baita ordezkari horrek duen boterearen kreditazioa ere eta IFZren fotokopia, eskatzailea pertsona juridikoa baldin bada.

c) Jarduera ekonomikoen zergari dagokion epigrafean altan egotearen ziurtagiria.

d) Ikus-entzunezko ekoizle independiente gisa Hezkuntza, Kirola eta Kultura Ministerioaren Zine eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA) inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.

e) Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpen eta haien zenbatekoa, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

f) Hirugarrenaren alta agiria, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

g) Proiektuaren argibide-memoria.

h) Gidoiaren sinopsia.

i) Gidoia.

j) Jatorrizko gidoiaren edota lanaren jabego intelektualaren eskubideen ziurtagiria; ziurtagiririk ez bada aurkezten, eskubideak lagatzeko kontratua egiteko baldintzak hitzartuta daudela ziurtatu.

k) Aurrekontua, partidaka zehaztua.

l) Ekoizpen-plana.

m) Finantzaketaren plana, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

n) Fitxa teknikoa eta artistikoa.

ñ) Zuzendariaren, gidoilariaren eta ekoizlearen historial profesionala.

o) Proiektuan proposatu den zuzendariaren idatzizko onarpena.

p) Aurreikusitako egutegia eta filmaketarako plana, denbora eta lekuak zehaztuz.

q) Merkaturatzeko eta banaketarako plan zehaztua.

r) Koprodukzio kontratuen kopia konpultsatuak:

– Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpena, ICAAk emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioa.

– Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioa.

s) Enpresa-ekoizlearen azken bost urteotako historial profesionala eta datozen bi urteotako ekoizpen-aurreikuspenak, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

I. ATALA
ZINEMARAKO DIREN
FIKZIOZKO FILM LUZEEN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

26. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntzen modalitate honetan, edozein hizkuntzatan zinemarako fikziozko film luzeak egitea bultzatuko da.

Ondorio hauetarako zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkatal ustiapenerako dena.

27. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira miloi bat (1.000.000) eurokoa da.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurehun mila (300.000) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan; eta laguntza publikoen guztizkoak (deialdi honen kargura ematen direnak barne) ezingo du film luzeen produkzioari dagokion kostuaren % 50 baino gehiago izan.

3.– Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, aplikagarriak diren muga hauek izango ditu:

– Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko.

– Ez du produktorearen inbertsioa gaindituko.

Goian aipatutako ondorioetarako, produktoreen inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutakoa. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

4.– Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren % 20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez.

Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Arteen Institutuaren (ICAA) zuzendari nagusiak emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua ere.

Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, non produktorekide bakoitzaren ekarpenak zehaztuko diren, eta horien kuantifikazioa ekarpena dirutan izan ezean.

Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.

Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 24. Artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.

Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak honako mugak izango ditu:

– Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko.

– Ez du gaindituko agindu honen arabera onuradun gertatzen den produktoreak, edo koproduktore guztiek batera, egindako inbertsioaren % 50.

Goian aipatutako ondorio hauetarako, inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta, frogatutako proiektuaren titulartasuneko ehunekoaren arabera, film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutako kopurutik dagokion zatia. Inoiz e dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

5.– Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek kreditatuko dituzte film luzearen kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 33.b artikuluan ezartzen den betebeharraren betetzeari buruzkoa egiaztagiria ere, filmaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honakoak azaldu beharko ditu: bere iritzia enpresa onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota diru-laguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin helbidea edo egoitza egonkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. Film luzearen kostua gutxienez honako partida hauen batura izango da:

a) Egite-kostua, filma egiteko egon diren gastu guztiak barne.

b) Produktore exekutiboaren soldata, gutxi gorabehera egite-kostuaren % 5ari dagokiona gehienez.

c) Hala badagokio, internegatibo baten segurtasun-banda lortzea.

d) Gastu orokorrak.

e) Interes pasiboak eta kredituen negoziazioaren gastuak (egite-kostuaren % 10eraino).

f) Filmaren kopiak.

g) Bikoizketa egiteagatik edo azpitituluak jartzeagatiko gastuak.

h) Publizitate- eta promozio-gastuak.

28. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak aurkezteko argibideak, bide presentziala zein elektronikoa erabiliz, eta gainerako eredu guztiak eskuragarri daude bai administrazio-bulegoetan bai egoitza elektroniko honetan ere:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2015/ik_fikzioa/y22-izapide/eu

Eskabideak 25. Artikuluan zehazten diren agiriekin batera aurkeztu beharko dira.

29. artikulua.– Balorazio eta hautapen irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

1.– Lehen fasea: produkzio-proiektuaren balorazioa (55 puntu):

1.1. Proiektuaren finantzaketa: 25 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honakoak aurkeztuko dira: laguntza edo diru-laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak...), banku-egiaztagiriak, etab. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60koko mugarekin.

1.2. Inplikatutako diren enpresa- eta giza-baliabideak: 10 punturaino. Hauek egoitza Euskadin duten pertsona edo enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori aurrekontuaren % 32 edo hortik gorakoa izango da, eta koprodukzioa denean koprodukzioaren parte-hartzearen % 32 edo hortik gorakoa izango da. Inbertsioaren ehunekoa aurrekontuaren % 50tik gorakoa denean puntu gehien lortuko ditu.

1.3. Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 7 puntu arte, honako irizpide hauen arabera emandakoak: egindako eta estreinatutako film luzeen kopurua, zinema-aretoetako sarrera-emaitzak, zinemaldietan izandako hautaketa eta sariak, enpresaren antzinatasuna, azken hiru urtealdietako emaitza eta balantzeen kontua, finantza-erakundeen txostena eta azken hiru urtealdietako Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena.

1.4. Filmaketa Euskadin egitea: 10 punturaino. Hauek esleitzeko, guztira filmaketak iraungo duen denboratik Euskadin filmatzen diren egunak hartuko dira kontuan. Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

1.5. Proiektuaren ibilbidea: 3 punturaino, honako irizpideen arabera emandakoak: Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko honako modalitateetako batean dirulaguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza edota proiektuen garapena. Kontuan izateko dirulaguntza horiek burututa eta behar bezala justifikatuta egon beharko dute, deialdiari dagokion araudiaren arabera.

Lehen fase honetan gutxienez 25 puntura iristen ez direnak, deialditik kanpo geratuko dira eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.– Bigarren fasea: proiektuaren balio artistiko eta kulturala (45 puntu):

2.1. Garatu beharreko gidoiaren kalitatea eta bideragarritasuna, gehienez 25 punturaino.

2.2. Balio artistikoko ekimena ote den, edo Euskadik edota bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo linguistikoarekin, nahiz beste arlo bateko errealitatearekin, duen lotura, gehienez 15 punturaino.

2.3. Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 5 punturaino.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 20 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

30. artikulua.– Behin betiko agiriak.

1.– Laguntza eman dela jakinarazten denetik, produkzio-etxe onuradunek gehienez ere sei hilabeteko epea izango dute proiektuari dagozkion honako agiriak aurkezteko, bide presentziala zein bide elektronikoa erabiliz, honako gune honetan https:// www.euskadi.eus/niregestioak

– Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria.

– Behin betiko aurrekontua eta ordainketak egiteko egutegia.

– Proiektuak guztizko kostuei aurre egiteko finantzaketaren % 50 duela egiaztatzea.

– Pertsonal artistikoarekin (aktore nagusiak) eta teknikariekin (zuzendariak eta ekipo-buruak) sinatutako kontratuak.

– Beste laguntza edota diru-laguntza batzuk lortu diren edo ez diren adierazten duen ardurapeko aitorpena.

– Koproduktore izateko behin betiko kontratuak (hala badagokio).

– Filma ustiatzeko eskubideen behin betiko kontratuak.

– Produkzio-etxeak Ogasunari eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak eguneratuta dituelako ziurtagiria, baita produkzioak irauten duen denboran bertako pertsonalari alta emango zaiola egiaztatzen duen ardurapeko aitorpena ere.

2.– Finantzaketa-plana egiaztatzeko, honako jatorrizko agiriak edo horien fotokopia konpultsatuak ekarriko dira:

– Telebista-kateekin edo banaketa-elkarteekin sinaturiko kontratuak.

– Onuradunak finantzaketa-planean bildutako fondo propioak benetan badaudela eta horien titular dela agertzen duen banku-egiaztagiria.

– Filma finantzatzeko onuradunak jasotako bestelako laguntza edo diru-laguntzen egiaztapena.

– Produkzioaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ekar ditzaketen beste finantzabide batzuk.

3.– 1. Idatz-zatian adierazitako agiriak aurkezten ez badira, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenaren bidez zera aginduko da: proiektu horretarako oraindik ordaintzeke dagoen zuzkidura Balorazio-batzordeak hautatutako proiektuen zerrendako hurrengoari esleitzeko.

31. artikulua.– Laguntza jasotzen duen produkzioa egiteko epea.

Laguntza eman dela jakinarazten denetik, erakunde onuradunak gehienez ere urtebeteko epea izango du film luzea filmatzen hasteko eta bi urteko epea, berriz, filma ekoizten amaitzeko eta lehen kopia estandarra lortzeko.

32. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.

Zuzendaritza kudeatzaileak Ogasuna eta Finantzak Sailean tramitatuko du laguntzen ordainketa; tramitatzea honela egingo da:

a) Laguntza emateko unean lehenengo % 15 ordainduko da.

b) % 50, proiektuaren behin betiko agiriak, 30. Artikuluan deskribatzen direnak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean jasotzen direnean, beti 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera.

c) % 15, filmatzen amaitu denaren komunikazioa jasotzean eta beti 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.

d) Gainerako kopurua (% 20), honako agiriak jasotzean eta beti 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako azaroaren 30 baino lehenago:

– Euskadiko Filmategia Fundazioaren ziurtagiria, filmaren kopia utzi dela egiaztatzen duena, 33. Artikuluko e) idatz-zatian adierazi bezala.

– ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

– Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoaren arabera.

Agiri horiek aurkeztuko dira bide presentziala erabiliz zein bide elektronikoa, https://www.euskadi.eus/niregestioak gunean.

33. artikulua.– Betebeharrak.

Produkzio-etxe onuradunak honako baldintza hauek betetzeko konpromisoa hartuko du:

a) Laguntza eman dela jakinarazten denetik urte bateko epean filmatzen hastea; epe hori behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio luzatu ahal izango da soil-soilik.

b) Onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenaren aurrekontuaren % 32, gutxienez, erabili beharko du Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza edo establezimendua duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanetarako. Koprodukzioen kasuan, aipaturiko % 32 hori aplikatuko zaio onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenean duen partaidetza-kuotari.

c) Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari filmaketaren hasierako eta bukaerako datak jakinaraztea; lehena, hasi baino gutxienez 10 egun aurretik, eta bigarrena, amaitu eta gehienez 20 egun ondoren.

Laguntza-eskabideak aurkezteko epea amaitzear dagoela filmaketa hasi edota amaitu bada, jakinarazpen hori eskabidearekin batera aurkeztuko da.

d) Produkzioa gehienez laguntza eman dela jakinarazten denetik bi urteko epean amaitzea.

e) Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, inolako akatsik ez duena, zinema-aretoetako estreinaldiko emanaldi eta formatuan eta jatorrizko bertsioan; horrekin batera, ekoizpenaren kopia bat Betacam Digital-ean, lanaren estreinatutako bertsio komertzialen DVD bana, elkarrizketen zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntzetan, sei gida, sei hormirudi eta sei argazki, eta, azkenik, Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.

Lanaren ekoizpena eta erakustea euskarri bideografikoan egiten bada, gordailua Betacam Digitaleko kopia batean egingo da, bai eta estreinatutako bertsioen hizkuntzetako DVD banatan ere. Horrekin batera, arestian aipatutako sustapen-dokumentazioa aurkeztuko da.

Edozein kasutan ere, lehenengo erakusketa publikoa egiten denetik 30 egun baino lehenago egingo dira lanen gordailuak.

f) Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea aurkeztea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoaren arabera.

II. ATALA
ZINEMARAKO DIREN ANIMAZIOZKO
FILM LUZEEN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

34. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren animaziozko film luzeak egitea sustatuko da.

Ondorio hauetarako zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkatal ustiapenerako dena.

35. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira laurehun mila (400.000) eurokoa da.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu berrehun mila (200.000) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan; eta laguntza publikoen guztizkoak (deialdi honen kargura ematen direnak barne) ezingo du film luzeen produkzioari dagokion kostuaren % 50 baino gehiago izan.

3.– Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, aplikagarriak diren muga hauek izango ditu:

– Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko.

– Ez du produktorearen inbertsioa gaindituko.

Goian aipatutako ondorioetarako, produktorearen inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutakoa. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

4.– Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren % 20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez.

Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Arteen Institutuaren (ICAA) zuzendari nagusiak emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua ere.

Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, non produktorekide bakoitzaren ekarpenak zehaztuko diren, eta horien kuantifikazioa ekarpena dirutan izan ezean.

Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.

Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 24. Artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.

Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak honako mugak izango ditu:

– Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gainditutako.

– Ez du gaindituko agindu honen arabera onuradun gertatzen den produktoreak, edo koproduktore guztiek batera, egindako inbertsioaren % 50.

Goian aipatutako ondorio hauetarako, inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta, frogatutako proiektuaren titulartasuneko ehunekoaren arabera, film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutako kopurutik dagokion zatia. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

5.– Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek kreditatuko dituzte film luzearen kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 41.b artikuluan ezarritako betebeharra ere, filmaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honakoak azaldu beharko ditu: bere iritzia enpresa onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota diru-laguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin helbidea edo egoitza egonkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. Film luzearen kostua gutxienez honako partida hauen batura izango da:

a) Egite-kostua, filma egiteko egon diren gastu guztiak barne.

b) Produktore exekutiboaren soldata, gutxi gorabehera egite-kostuaren % 5ari dagokiona gehienez.

c) Hala badagokio, internegatibo baten segurtasun-banda lortzea.

d) Gastu orokorrak.

e) Interes pasiboak eta kredituen negoziazioaren gastuak (egite-kostuaren % 10eraino).

f) Filmaren kopiak.

g) Bikoizketa egiteagatik edo azpitituluak jartzeagatiko gastuak.

h) Publizitate- eta promozio-gastuak.

36. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak aurkezteko argibideak, bide presentziala zein elektronikoa erabiliz, eta gainerako eredu guztiak eskuragarri daude bai administrazio-bulegoetan bai egoitza elektroniko honetan ere:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2015/ik_animazioa/y22-izapide/eu

Eskabideak 25.artikuluan zehazten diren agiriekin batera aurkeztu beharko dira.

37. artikulua.– Balorazio eta hautapen irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

1.– Lehen fasea.– Produkzio-proiektuaren balorazioa (50 puntu):

1.1. Proiektuaren finantzaketa: 25 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honakoak aurkeztuko dira: laguntza edo diru-laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak...), banku-egiaztagiriak, etab. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60koko mugarekin.

1.2. Inplikatutako diren enpresa- eta giza-baliabideak: 15 punturaino. Hauek egoitza Euskadin duten pertsona edo enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori aurrekontuaren % 32 edo hortik gorakoa izango da, edo koprodukzioa denean koprodukzioaren parte-hartzearen % 32 edo hortik gorakoa izango da. Inbertsioaren ehunekoa aurrekontuaren % 50tik gorakoa denean puntu gehien lortuko ditu.

1.3. Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 7 puntu arte, honako irizpide hauen arabera emandakoak: egindako eta estreinatutako film luzeen kopurua, zinema-aretoetako sarrera-emaitzak, zinemaldietan izandako hautaketa eta sariak, enpresaren antzinatasuna, azken hiru urtealdietako emaitza eta balantzeen kontua, finantza-erakundeen txostena eta azken hiru urtealdietako Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena.

1.4. Proiektuaren ibilbidea: 3 punturaino, honako irizpideen arabera emandakoak: Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdien honako modalitateetako batean dirulaguntzaren bat lortu badu: gidoien sorkuntza edota proiektuen garapena. Kontuan izateko dirulaguntza horiek burututa eta behar bezala zurituta egon beharko dute, deialdiari dagokion araudiaren arabera.

Lehenengo fase honetan gutxienez 25 puntura iristen ez diren eskabideak kanpo geratuko dira eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.– Bigarren fasea.– Proiektuaren balio artistiko eta kulturala (50 puntu):

2.1.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea eta bideragarritasuna, gehienez 30 punturaino.

2.2.– Balio artistikoko ekimena ote den, edo Euskadik edota bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo linguistikoarekin, nahiz beste arlo bateko errealitatearekin, duen lotura, gehienez 20 punturaino.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 20 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

38. artikulua.– Behin betiko agiriak.

1.– Laguntza eman dela jakinarazten denetik, produkzio-etxe onuradunek gehienez ere sei hilabeteko epea izango dute proiektuari dagozkion honako agiriak aurkezteko bide presentziala erabiliz zein bide elektronikoa, https:// www.euskadi.eus/niregestioak gunean:

– Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria.

– Behin betiko aurrekontua eta ordainketak egiteko egutegia.

– Proiektuak guztizko kostuei aurre egiteko finantzaketaren % 50 duela egiaztatzea.

– Pertsonal teknikoarekin eta teknikariekin (zuzendariak eta ekipo-buruak) sinatutako kontratuak.

– Beste laguntza edota diru-laguntza batzuk lortu diren edo ez diren adierazten duen ardurapeko aitorpena.

– Koproduktore izateko behin betiko kontratuak (hala badagokio).

– Filma ustiatzeko eskubideen behin betiko kontratuak.

– Produkzio-etxeak Ogasunari eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak eguneratuta dituelako ziurtagiria, baita produkzioak irauten duen denboran bertako pertsonalari alta emango zaiola egiaztatzen duen ardurapeko aitorpena ere.

2.– Finantzaketa-plana egiaztatzeko, honako jatorrizko agiriak edo horien fotokopia konpultsatuak ekarriko dira:

– Telebista-kateekin edo banaketa-elkarteekin sinaturiko kontratuak.

– Onuradunak finantzaketa-planean bildutako fondo propioak benetan badaudela eta horien titular dela agertzen duen banku-egiaztagiria.

– Filma finantzatzeko onuradunak jasotako bestelako laguntza edo diru-laguntzen egiaztapena.

– Produkzioaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ekar ditzaketen beste finantzabide batzuk.

3.– 1. Idatz-zatian adierazitako agiriak aurkezten ez badira, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenaren bidez zera aginduko da: proiektu horretarako oraindik ordaintzeke dagoen zuzkidura Balorazio-batzordeak hautatutako proiektuen zerrendako hurrengoari esleitzeko.

39. artikulua.– Laguntza jasotzen duen produkzioa egiteko epea.

Laguntza esleitu zaiola jakinarazten zaionetik aurrera, ekoizpen-enpresak bi urteko epea izango du film luzea amaitzeko.

40. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.

Zuzendaritza kudeatzaileak Ekonomia eta Ogasun Sailean tramitatuko du laguntzen ordainketa; tramitatzea honela egingo da:

a) Laguntza emateko unean lehenengo % 15 ordainduko da.

b) % 50, proiektuaren behin betiko agiriak, 38. Artikuluan deskribatzen direnak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean jasotzen direnean, beti 2016ko urtarrilaren 1etik.

c) % 15, story board-a amaitu denaren komunikazioa jasotzean eta beti 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.

d) Gainerako kopurua (% 20), honako agiriak jasotzean eta beti 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako azaroaren 30 baino lehenago:

– Euskadiko Filmategia Fundazioaren ziurtagiria, filmaren kopia utzi dela egiaztatzen duena, 41. Artikuluko c) idatz-zatian adierazitakoaren arabera.

– Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko auditoretza-txostena, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoaren arabera.

– ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

Agiri horiek aurkeztuko dira bide presentziala erabiliz zein bide elektronikoa, https://www.euskadi.eus/niregestioak gunean.

41. artikulua.– Betebeharrak.

Produkzio-etxe onuradunak honako baldintza hauek betetzeko konpromisoa hartuko du:

a) Produkzioa gehienez laguntza eman dela jakinarazten denetik bi urteko epean amaitzea.

b) Onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenaren aurrekontuaren % 32, gutxienez, erabili beharko du Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza edo establezimendua duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanetara. Koprodukzioen kasuan, aipaturiko % 32 hori aplikatuko zaio onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenean duen partaidetza-kuotari.

c) Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, inolako akatsik ez duena, zinema-aretoetako estreinaldiko emanaldi eta formatuan eta jatorrizko bertsioan; horrekin batera, ekoizpenaren kopia bat Betacam Digital-ean, lanaren estreinatutako bertsio komertzialen DVD bana, elkarrizketen zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntzetan, sei gida, sei hormirudi eta sei argazki, eta, azkenik, Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.

Lanaren ekoizpena eta erakustea euskarri bideografikoan egiten bada, gordailua Betacam Digitaleko kopia batean egingo da, bai eta estreinatutako bertsioen hizkuntzetako DVD banatan ere. Horrekin batera, arestian aipatutako sustapen-dokumentazioa aurkeztuko da.

Edozein kasutan ere, lehenengo erakusketa publikoa egiten denetik 30 egun baino lehenago egingo dira lanen gordailuak.

d) Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea aurkeztea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoaren arabera.

III ATALA
SORTZE-DOKUMENTALEN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

42. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden sortze-dokumentalak egitea sustatuko da.

Ondorio honetarako, honakoak izango dira sortze-dokumentalak: errealitatetik hartutako gaia duten proiektuak; lanak originala izan behar du eta gai zehatz bati buruzko ikerketa edo azterlana, gutxienez merkataritza-ordu beteko iraupena dutenak eta zinema edota telebistarako direnak.

43. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira ehun eta laurogei mila (180.000) eurokoa da.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurogei mila (60.000) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan; eta laguntza publikoen guztizkoak (deialdi honen kargura ematen direnak barne) ezingo du dokumentalaren produkzioari dagokion kostuaren % 50 baino gehiago izan.

3.– Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, aplikagarriak diren muga hauek izango ditu:

– Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko.

– Ez du produktorearen inbertsioa gaindituko.

Goian aipatutako ondorioetarako, produktorearen inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta dokumentala ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutakoa. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

4.– Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren % 20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez.

Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Arteen Institutuaren (ICAA) zuzendari nagusiak emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua ere.

Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, non produktorekide bakoitzaren ekarpenak zehaztuko diren, eta horien kuantifikazioa ekarpena dirutan izan ezean.

Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.

Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 24. Artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.

Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak honako mugak izango ditu:

– Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko.

– Ez du gaindituko agindu honen arabera onuradun gertatzen den produktoreak, edo koproduktore guztiek batera, egindako inbertsioaren % 50.

Goian aipatutako ondorio hauetarako, inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta, frogatutako proiektuaren titulartasuneko ehunekoaren arabera, dokumentala ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutako kopurutik dagokion zatia. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

5.– Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek kreditatuko dituzte dokumentalaren kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 49.b artikuluan ezarritako betebeharra ere, dokumentalaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honakoak azaldu beharko ditu: bere iritzia enpresa onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota diru-laguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin helbidea edo egoitza egonkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. Dokumentalaren kostua gutxienez honako partida hauen batura izango da:

a) Egite-kostua, filma egiteko egon diren gastu guztiak barne.

b) Produktore exekutiboaren soldata, gutxi gorabehera egite-kostuaren % 5ari dagokiona gehienez.

c) Hala badagokio, internegatibo baten segurtasun-banda lortzea.

d) Gastu orokorrak.

e) Interes pasiboak eta kredituen negoziazioaren gastuak (egite-kostuaren % 10eraino).

f) Filmaren kopiak.

g) Bikoizketa egiteagatik edo azpitituluak jartzeagatiko gastuak.

h) Publizitate- eta promozio-gastuak.

44. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak aurkezteko argibideak, bide presentziala zein elektronikoa erabiliz, eta gainerako eredu guztiak eskuragarri daude bai administrazio-bulegoetan bai egoitza elektroniko honetan ere:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2015/ik_dokumentalak/y22-izapide/eu

Eskabideak 25. Artikuluan zehazten diren agiriekin batera aurkeztu beharko dira.

45. artikulua.– Balorazio eta hautapen irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

1.– Lehen fasea: produkzio-proiektuaren balorazioa (50 puntu):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: 25 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honakoak aurkeztuko dira: laguntza edo diru-laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak...), banku-egiaztagiriak, etab. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60ko mugarekin.

1.2.– Inplikatutako diren enpresa- eta giza-baliabideak: 15 punturaino. Hauek egoitza Euskadin duten pertsona edo enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori aurrekontuaren % 32 edo hortik gorakoa izango da, edo koprodukzioa denean koprodukzioaren parte-hartzearen % 32 edo hortik gorakoa izango da. Inbertsioaren ehunekoa aurrekontuaren % 50tik gorakoa denean puntu gehien lortuko ditu.

1.3.– Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 7 puntu arte, honako irizpide hauen arabera emandakoak: egindako eta estreinatutako dokumentalen kopurua, zinema-aretoetako sarrera-emaitzak, zinemaldietan izandako hautaketa eta sariak, enpresaren antzinatasuna, azken hiru urtealdietako emaitza eta balantzeen kontua, finantza-erakundeen txostena eta azken hiru urtealdietako Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena.

1.4.– Proiektuaren ibilbidea: 3 punturaino, honako irizpideen arabera emandakoak: Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdien honako modalitateetako batean dirulaguntzaren bat lortu badu: gidoien sorkuntza edota proiektuen garapena. Kontuan izateko dirulaguntza horiek burututa eta behar bezala zurituta egon beharko dute, deialdiari dagokion araudiaren arabera.

Lehen fase honetako balorazioan gutxienez 25 puntura iristen ez diren eskabideak deialditik kanpo geratuko dira eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

2.– Bigarren fasea: proiektuaren balio artistiko eta kulturala (50 puntu):

2.1.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea eta bideragarritasuna, gehienez 30 punturaino.

2.2.– Balio artistikoko ekimena ote den, edo Euskadik edota bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo linguistikoarekin, nahiz beste arlo bateko errealitatearekin, duen lotura, gehienez 20 punturaino.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 20 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

46. artikulua.– Behin betiko agiriak.

1.– Laguntza eman dela jakinarazten denetik, produkzio-etxe onuradunek gehienez ere sei hilabeteko epea izango dute, bide presentziala erabiliz zein bide elektronikoa, https://www.euskadi.eus/niregestioak gunean, proiektuari dagozkion honako agiriak aurkezteko:

– Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria.

– Behin betiko aurrekontua eta ordainketak egiteko egutegia.

– Proiektuak guztizko kostuei aurre egiteko finantzaketaren % 50 duela egiaztatzea.

– Pertsonal teknikoarekin eta teknikariekin (zuzendariak eta ekipo-buruak) sinatutako kontratuak.

– Beste laguntza edota diru-laguntza batzuk lortu diren edo ez diren adierazten duen ardurapeko aitorpena.

– Koproduktore izateko behin betiko kontratuak (hala badagokio).

– Lana ustiatzeko eskubideen behin betiko kontratuak.

– Produkzio-etxeak Ogasunari eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak eguneratuta dituelako ziurtagiria, baita produkzioak irauten duen denboran bertako pertsonalari alta emango zaiola egiaztatzen duen ardurapeko aitorpena ere.

2.– Finantzaketa-plana egiaztatzeko, honako jatorrizko agiriak edo horien fotokopia konpultsatuak ekarriko dira:

– Telebista-kateekin edo banaketa-elkarteekin sinaturiko kontratuak.

– Onuradunak finantzaketa-planean bildutako fondo propioak benetan badaudela eta horien titular dela agertzen duen banku-egiaztagiria.

– Filma finantzatzeko onuradunak jasotako bestelako laguntza edo diru-laguntzen egiaztapena.

– Produkzioaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ekar ditzaketen beste finantzabide batzuk.

3.– 1. idatz-zatian adierazitako agiriak aurkezten ez badira, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenaren bidez zera aginduko da: proiektu horretarako oraindik ordaintzeke dagoen zuzkidura Balorazio-batzordeak hautatutako proiektuen zerrendako hurrengoari esleitzeko.

47. artikulua.– Laguntza jasotzen duen produkzioa egiteko epea.

Laguntza eman dela jakinarazten denetik, erakunde onuradunak gehienez ere urtebeteko epea izango du dokumentala filmatzen hasteko eta bi urteko epea, berriz, dokumentala ekoizten amaitzeko.

48. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.

a) Laguntza emateko unean lehenengo % 15 ordainduko da.

b) % 50, proiektuaren behin betiko agiriak, 46. artikuluan deskribatzen direnak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean jasotzen direnean, beti 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera.

c) % 15, filmatzen amaitu denaren komunikazioa jasotzean eta beti 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.

d) Gainerako kopurua (% 20), honako agiriak jasotzean eta beti 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako azaroaren 30 baino lehenago:

– Euskadiko Filmategia Fundazioaren ziurtagiria, dokumentalaren kopia utzi dela egiaztatzen duena 49. artikuluko e) idatz-zatian adierazitakoaren arabera.

– Dokumentalaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoaren arabera.

– ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

Agiri horiek aurkeztuko dira bide presentziala erabiliz zein bide elektronikoa, https://www.euskadi.eus/niregestioak gunean.

49. artikulua.– Betebeharrak.

Produkzio-etxe onuradunak honako baldintza hauek betetzeko konpromisoa hartuko du:

a) Laguntza eman dela jakinarazten denetik urte bateko epean filmatzen hastea; epe hori behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio luzatu ahal izango da soil-soilik.

b) Onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenaren aurrekontuaren % 32, gutxienez, erabili beharko du Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza edo establezimendua duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanetarako. Koprodukzioen kasuan, aipaturiko % 32 hori aplikatuko zaio onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenean duen partaidetza-kuotari.

c) Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari filmaketaren hasierako eta bukaerako datak jakinaraztea; lehena, hasi baino gutxienez 10 egun aurretik, eta bigarrena, amaitu eta gehienez 20 egun ondoren.

Laguntza-eskabideak aurkezteko epea amaitzear dagoela filmaketa hasi edota amaitu bada, jakinarazpen hori eskabidearekin batera aurkeztuko da.

d) Produkzioa gehienez laguntza eman dela jakinarazten denetik bi urteko epean amaitzea.

e) Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, inolako akatsik ez duena, zinema-aretoetako estreinaldiko emanaldi eta formatuan eta jatorrizko bertsioan; horrekin batera, ekoizpenaren kopia bat Betacam Digital-ean, lanaren estreinatutako bertsio komertzialen DVD bana, elkarrizketen zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntzetan, sei gida, sei hormirudi eta sei argazki, eta, azkenik, Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.

Lanaren ekoizpena eta erakustea euskarri bideografikoan egiten bada, gordailua Betacam Digitaleko kopia batean egingo da, bai eta estreinatutako bertsioen hizkuntzetako DVD banatan ere. Horrekin batera, arestian aipatutako sustapen-dokumentazioa aurkeztuko.

Edozein kasutan ere, lehenengo erakusketa publikoa egiten denetik 30 egun baino lehenago egingo dira lanen gordailuak.

f) Dokumentalaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea aurkeztea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoaren arabera.

IV. ATALA
FILM LABURREN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK

50. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren film laburrak egitea sustatuko da.

Horretarako, film laburtzat edozein euskarritan egindako filmak hartuko dira, iraupen gomendatua 60 minutukoa baino gutxiagokoa dutenak.

51. artikulua.– Laguntzen muga.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira ehun eta hogei mila (120.000) eurokoa da.

2.– Proiektu zehatz batera zuzendutako kopuruak ezingo du inoiz filmaren gastu-aurrekontuaren % 60 gainditu, ezta hogei mila (20.000) euroko gehienezko zenbatekoa ere. Gainera, proiektuari ematen zaizkion laguntza publiko guztien baturak, deialdi honen kargura ematen direnak barne, ezingo du inoiz film laburraren kostu errealaren % 90 gainditu.

Hautatutako proiektu batek bestelako diru-laguntzarik ez badu, laguntzaren gutxieneko kopurua hamar mila (10.000) eurokoa izango da, edo lehen idatz-zatian ezarritako muga orokorra aplikatzean bidezko ikusten dena.

3.– Laguntza koprodukzio baterako denean, koprodukzio-kontratuaren kopia konpultsatua ekarriko da eta eskatzaileak emaitzazko ikus-entzunezko produkzioan gutxienez % 20ko partaidetza izan beharko du. Produkzio bat euskal enpresa batek baino gehiagok koproduzitzen badute, 24. artikuluaren arabera onuradun gerta daitezkeenak, enpresa bakoitzak izan duen partaidetza batu eta hori hartuko da kontuan.

4.– Filmaren kostua gutxienez honako partida hauen batura izango da:

a) Zuzendaritza-kostua, filma egiteko egon diren gastu guztiak barne.

b) Produktore exekutiboaren soldata, gutxi gorabehera egite-kostuaren % 5ari dagokiona gehienez.

c) Hala badagokio, internegatibo baten segurtasun-banda lortzea.

d) Gastu orokorrak.

e) Interes pasiboak eta kredituen negoziazioaren gastuak (egite-kostuaren % 10eraino).

f) Filmaren kopiak.

g) Bikoizketa egiteagatik edo azpitituluak jartzeagatiko gastuak.

h) Publizitate- eta promozio-gastuak.

52. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak aurkezteko argibideak, bide presentziala zein elektronikoa erabiliz, eta gainerako eredu guztiak eskuragarri daude bai administrazio-bulegoetan bai egoitza elektroniko honetan ere:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2015/ik_laburrak/y22-izapide/eu

Modalitate honetako diru-laguntzaren eskaerari honako agiriak erantsi beharko zaizkio:

a) NANaren fotokopia eskatzailea pertsona fisikoa baldin bada.

b) Gutxienez diru-laguntzen Agindua argitaratu baino urtebete lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan bizi dela ziurtatzen duen errolda-ziurtagiria, eskatzailea pertsona fisikoa baldin bada.

c) Erakundearen eraketa-eskritura eta estatutuak, baita erakundea dagozkion Erregistro Publikoetan izena emana duelako kreditazioa ere. Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia, baita ordezkari horrek duen boterearen kreditazioa ere eta IFZren fotokopia, eskatzailea pertsona juridikoa baldin bada.

d) Ikus-entzunezko ekoizle independiente gisa Hezkuntza, Kirola eta Kultura Ministerioaren Zine eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA) inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.

e) Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpen eta haien zenbatekoa, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

f) Hirugarrenaren alta agiria, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

g) Proiektuaren argibide-memoria.

h) Gidoiaren sinopsia (gehienez 5 orri).

i) Gidoia.

j) Jatorrizko gidoiaren edota lanaren jabego intelektualaren eskubideen ziurtagiria; ziurtagiririk ez bada aurkezten, eskubideak lagatzeko kontratua egiteko baldintzak hitzartuta daudela ziurtatu.

k) Aurrekontua, partidaka zehaztua.

l) Proiektuaren finantzaketa-plana.

m) Fitxa teknikoa eta artistikoa.

n) Zuzendariaren, gidoilariaren eta ekoizlearen historial profesionala.

ñ) Aurreikusitako egutegia eta filmaketarako plana, denbora eta lekuak zehaztuz.

o) Ekoizpenkidetza-kontratuak, hala behar izanez gero.

53. artikulua.– Balorazio eta hautapen irizpideak.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

a) Proiektuaren interes orokorra (% 20), bereziki ekimen artistiko berriak eskaintzeko ematen dituen aukerak eta Euskadik edota bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo linguistikoarekin, nahiz beste arlo batekoarekin, duen erlazioa baloratuz.

b) Produkzio-proiektuaren balorazioa (% 30). Bereziki honakoak izango dira kontuan:

– aurrekontuaren eta finantzaketa-planaren egokitasuna (% 10).

– inplikatzen diren enpresa- eta giza-baliabideak (% 10): produkzio-etxe, zuzendari eta gidoilariaren curriculuma, ikus-entzunezkoen produkzio edo garapenean euskal ikus-entzunezkoen azpiegitura osatzen duten artista, teknikari eta profesionalen partaidetza. Produkzio-etxeen, zuzendarien eta gidoilarien historian, aurretik egindako lanak kontuan hartuko dira eta egindako proiektuak ez ezik, jendaurrean izandako eragina eta balorazioa eta komunikabide espezializatuetan agertzen diren kritikak baloratuko dira.

– film laburraren garapena Euskal Autonomia Erkidegoan (% 10). Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

c) Autofinantzaketa- edo finantzaketa pribatuaren maila (% 15), bereziki produkzio-etxe eskatzailearen enpresa-arriskua kontuan hartuta eta, koprodukzioei dagokienez, baita euskal produkzio-etxeen partaidetza-ehunekoaren maila ere.

d) Zinematografikoki garatu beharreko gidoiaren kalitatea (% 20).

e) Ikus-entzunezko sortze-lanaren produkzioan edo garapenean, Euskadin bizi diren edo bertan egoitza duten artista, teknikari edo profesionalen parte hartzea (% 10). Atal honetan puntuaziorik altuena lortzeko ez da beharrezkoa izango aurrekontuaren % 50 baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegoan gastatzea.

f) Film laburraren zuzendaria emakumea izatea, beti ere lehenago film laburrik edo luzerik zuzendu ez baldin badu (% 5).

Balorazio-baremoaren % 50, gutxienez, lortzen ez duten eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

54. artikulua.– Film laburra egiteko epea.

Onuradunak 2016ko abenduaren 31 arte izango du deialdi honetan ezartzen diren betebeharrak betetzeko.

55. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.

Film laburrak egiteko emandako laguntzaren ordainketa honela banatuko da:

1.– Laguntza emateko unean lehenengo % 50 ordainduko da. Pertsona juridikoen kasuan, Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria aurkeztu ondoren egingo da ordainketa.

2.– % 30, produkzio-etxeak filmaketa hasi dela egiaztatzen duenean eta beti 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera.

3.– Gainerako kopurua (% 20) ere 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, honako agiriak jaso eta gehienez hamabost egunera:

a) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren izenean eta jabetzapean, Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, inolako akatsik ez duena, zinema-aretoetako estreinaldiko emanaldi eta formatuan eta jatorrizko bertsioan; horrekin batera, ekoizpenaren kopia bat Betacam Digital-ean, lanaren estreinatutako bertsio komertzialen DVD bana, elkarrizketen zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntzetan, sei gida, sei hormirudi eta sei argazki, eta, azkenik, Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.

Lanaren ekoizpena eta erakustea euskarri bideografikoan egiten bada, gordailua Betacam Digitaleko kopia batean egingo da, bai eta estreinatutako bertsioen hizkuntzetako DVD banatan ere. Horrekin batera, arestian aipatutako sustapen-dokumentazioa aurkeztuko da.

Edozein kasutan ere, lehenengo erakusketa publikoa egiten denetik 30 egun baino lehenago egingo dira lanen gordailuak.

b) Proiektua garatzeak dakartzan gastuei buruzko txostena eta laguntzarekin egin diren gastuak behar bezala frogatzen dituen egiaztagiria. Hau frogatzeko beste bide bat ICAAk edo finantza-auditoretzak onetsitako kostu-ziurtagiria aurkeztea da.

c) Beste laguntza batzuei buruzko ardurapeko aitorpena.

d) ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

Agiri horiek aurkeztuko dira bide presentziala erabiliz zein bide elektronikoa, https://www.euskadi.eus/niregestioak gunean.

56. artikulua.– Betebeharrak.

Agindu honetako 13. artikuluan adierazitako betebeharrei kalterik egin gabe, produkzio-etxe onuradunak honako betebehar hauek izango ditu:

a) Lehenengo ordainketa jaso eta gehienez sei hilabeteko epean filmatzen hastea. Epe hau behar bezala justifikatutako arrazoiren bat dela medio baino ezingo da luzatu.

b) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari filmaketaren hasierako eta bukaerako datak jakinaraztea; lehena, hasi baino gutxienez 10 egun aurretik, eta bigarrena, amaitu eta gehienez 20 egun ondoren.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honetan zehazten diren modalitateen zuzkiduren kopuruak igo daitezke, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatutakoan aurrekontuan agortu gabe gera daitezkeen diru-baliabideen arabera; diru-laguntzei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da hori. Hala gertatuz gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da horren berri Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenaren bitartez.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratiboa kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze eskubideak erabiltzeko Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena emate dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 10a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala