Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2398

EDIKTUA, Gizarte Ekonomiaren zuzendariena, Gizarte Ekonomiako laguntza batzuk itzularazteko espedienteen hasiera jakinaraztekoa.

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomiaren zuzendari Maria Ubarrechena Cidek eman duen:

EDIKTUA

Aurrerago aipatzen diren itzulketa-espedienteen hasiera ezin izan da berariaz jakinarazi; beraz, itzuli egin dira jakinarazpenok, espedientean dagoen helbidea okerra baita, bai eskatzaileak helbidea aldatu eta jakinarazpenaren ondorioetarako horren berri eman ez duelako, bai beste kausa batzuengatik. Hori dela eta, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan xedatutakoa betetzeko. Interesdunari jakinarazten zaio diru-laguntza itzularazteko espedientea hasteko probidentzia eman dela, ediktu honetan aipatzen den zerrendan jasotako dekretu nahiz agindu laguntza emaileen babesean emandako diru-laguntza itzultzea bidezkoa den ebazteko. Izan ere, ez ziren aurkeztu ebazpenean jarritako baldintzak betetzen direla justifikatzeko agiriak. Hori guztia dela eta, interesdunari 15 eguneko epea ematen zaio egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 PK, Vitoria-Gasteiz), dela zuzenean, dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan jasotako bideren batez. Ohartarazten zaio, alegaziorik aurkezten ez badu, prozedura amaitu egingo dela ebazpen baten bidez; halaber, ez-betetzeren bat egon dela ikusten bada, erabaki ahal izango da jasotako zenbatekorako eskubidea galdu dela, bai eta jasotakoa itzultzeko obligazioa ezarri ere.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 25a.

Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,

MARÍA UBARRECHENA CID.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala