Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2396

IRAGARKIA. Honen bidez, XMadina Tecnología Adaptativa, S.L.ri jakinarazten zaizkio Teknologia, eta Estrategia zuzendariaren 2015eko apirilaren 22ko ebazpenak, dirua itzultzeko espedienteak, IG-2007/0000128 eta IT-2006/0000178, ebazten dituztenak.

XMadina Tecnología Adaptativa, S.L.ri (Ramón Astibia 8, 20100 Errenteria, Gipuzkoa) ebazpen horien jakinarazpenak ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratu da.

Espedienteen deskribapen laburra:

Jasotako laguntzak:

– Laguntzak ematea bai produktu berriak garatzeko proiektuak sustatzeko, bai oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abian jartzen laguntzeko (Gaitek programa).

– Produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza (Innotek programa).

Laguntza emateko ebazpena:

– 2007ko abenduaren 26ko Ebazpena, Teknologiako zuzendariarena.

– 2006ko abenduaren 29ko Ebazpena, Teknologiako zuzendariarena.

Eskatutako itzulketa:

1.696,17 euro (IG-2007/0000128).

18.914,15 euro (IT-2006/0000178).

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen hauek ez dute administrazio bidea amaitzen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenak jakinarazten diren egunaren biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaio, dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen hauen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzerakoan, izena (XMadina Tecnología Adaptativa, S.L.), espediente-zenbakiak (IG-2007/0000128 eta IT-2006/0000178) eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182 5685 07 0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Errenteriako ediktu taulan argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 14a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala