99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2394
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 163/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak. 163/2014.
Alderdi demandatzailea: Enrique David Montesinos Lozano.
Alderdi demandatua: Tania Marisol Pin Mieles.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, ebazpen hau eman da:
268/2015 epaia, MHC 163/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako prozeduran emana. Demandatzailea Enrique David Montesinos Lozano izan da, eta, demandatua, Tania Marisol Pin Mieles. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da judizioa.
Tania Marisol Pin Mieles demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 27a.
IDAZKARI JUDIZIALA.