Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2392

EDIKTUA, 861/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 861/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Rael Neigor, S.L.U.

Abokatua.

Prokuradorea: Carmen Carrasco Arana.

Demandatua: I. del Val Ion Virgala Ideas Para la Construcción, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-12-30ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Carrasco prokuradoreak Rael Neigor, S.L.U. sozietatearen ordez eta izenean jarri duen demanda, eta, ondorioz, I. del Val Jon Virgala Ideas Para la Construcción, S.L. sozietatea kondenatzen dut hiru mila bederatziehun eta laurogeita hamasei euro eta sei zentimo (3.996,06) ordaintzera, bai eta ebazpen honen egunetik sortutako legezko interesak ere, bi puntuz gehituta; kostuak ere berariaz ezartzen ditut.

Ebazpen honen aurka ez dago inongo errekurtsorik jartzerik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

I. del Val Ion Virgala Ideas Para la Construcción, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala