Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2391

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1001/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1001/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Sheila Guinaldo Alonso.

Abokatua: Vanesa Duran Ramajo.

Prokuradorea: María Blanca Bajo Palacio.

Demandatua: Alexander Guido Rivera Bejarano.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Aipatu judizioan, epaia eman zen 2015-05-14an, eta honela dio xedapen-zatiak:

256/2015 epaia, 1001/2014 prozeduran emana, 2015eko maiatzaren 14an. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Sheila Ginaldo Alonso, Bajo prokuradorearekin, eta, bestetik, demandatu gisa, Alexander Guido Rivera Bejarano (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe). Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Alexander Guido Rivera Bejarano demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala