Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2390

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 328/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 328/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Lisa Ekhator.

Abokatua: Francisco Javier Añua Crespo.

Prokuradorea: Maria Boulandier Frade.

Demandatua: Kennedy Obasogie.

Gaia: seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-02-11n. Hona hemen epaitza:

81/2015 epaia, 2015-02-11koa, semearentzako neurriekin lotuta dagoen eta epaitegi honetan bideratu den 328/2014 prozeduran emandakoa. Hauek dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Lisa Ekhator, Boulandier Frade prokuradorearekin, eta, bestetik, demandatua, Kennedy Obasogie (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe). Fiskaltzak ere parte hartu du.

Kennedy Obasogie demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, PZLb Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala