Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2389

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 291/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 291/2014.

Demandatzailea: Ariane Blanco Olivares.

Abokatua: Ana Goretti Sagarduy Uribe-Echevarri.

Prokuradorea: Javier Area Anitua.

Demandatua: Ismael Bustos Rodriguez.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, 525/2014 zenbakiko epaia eman da 2014-11-04an, eta honakoa da epaitza:

525/2014 epaia, 2014-11-04an emandakoa adostasunik gabeko 291/2014 prozeduran. Prozedura hori epaitegi honetan jarraitu da, alderdi hauen artean: batetik, Ariane Blanco Olivares demandatzailea, Area Anitua prokuradorearekin, eta, bestetik, Ismael Busto Rodríguez demandatua, auzi-ihesean dena eta ordezkaritza prozesalik ez duena. Fiskaltzak ere parte hartu du.

Ismael Bustos Rodriguez demandatuak bizilekua egun non duen ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz (1/2000 Legea, Prozedura Zibilari buruzkoa, PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala