Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2388

EDIKTUA, 275/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian 275/2015 hitzezko judizioa bideratu da, Juan Cruz Manuel Fernandez Ortegak eskatuta, Shaid Farooq Ahmeden aurka, zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

91/2015 EPAIA

Epailea: Maria Estela San Miguel Gallo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamabosteko maiatzaren seia.

Alderdi demandatzailea: Juan Cruz Manuel Fernandez Ortega.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Shaid Farooq Ahmed.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

EPAITZA

Osorik baiesten dut uan Cruz Manuel Fernández Ortegak Shaid Farooq Ahmeden aurka aurkeztutako demanda; horrenbestez, kondenatzen dut demandatua 1.643,53 euro ordaintzera. Kostuei dagokienez, alderdi bakoitzak berari dagokionak ordainduko ditu; eta, kostu komunik izanez gero, erdibana ordainduko dituzte.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ez dago inongo errekurtsorik jartzerik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabosteko maiatzaren seian.

Shaid Farooq Ahmed demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabosteko maiatzaren seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala