Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2387

EDIKTUA, 457/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 457/2014 prozedura arrunta bideratu da, Kutxabank, S.A.k eskatuta, Francisco Javier Valderrama Garciaren aurka, kopuru bat erreklamatzea dela-eta. Prozedura horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote hitzez hitz:

Baiesten dut zenbateko bat erreklamatzeko judizio arrunta egiteko demanda, Frade prokuradoreak Kutxabank, S.A.ren ordez aurkeztu duena, Osés abokatuak lagunduta, auzi-ihesean dagoen Francisco Javier Valderrama Garcíaren aurka.

Horrenbestez, Francisco Javier Valderrama García jauna kondenatzen dut, Kutxabank, S.A.ri honako hauek ordaintzera: 7.519,49 euro, gehi 2014ko apirilaren 16tik ebazpen hau eman den egunera arte sortutako legezko interesak.

Epaia betearazteari dagokionez, ateratzen den diru-kopuru likidoak sortuko ditu Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan aurreikusitako interesak, ebazpen honen egunetik ordainketa guztiz egin arte, baldin eta agindutakoa borondatez betetzen ez bada.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio. Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da bera izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (0010 0000 04 0457 14) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Francisco Javier Valderrama Garcia demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabosteko martxoaren hogeita seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala