Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2384

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 115/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1. zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 115/2014 prozedura bideratu da, Maral Solia, S.L. enpresak eskatuta, Jose Antonio Ojinaga Goyenecheren eta Audon Construcciones, S.L. enpresaren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

70/2015 EPAIA

Epailea: Rebeca Huertos Domingo.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko maiatzaren bosta.

Alderdi demandatzailea: Maral Solia, S.L.

Abokatua: Asier Ramos Bilbao.

Prokuradorea: Carlos Muniategui Landa.

Alderdi demandatua: Jose Antonio Ojinaga Goyeneche eta Audon Construcciones, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Maria Cruz Celaya Ulibarri.

Judizioaren gaia: betebehar solidarioak; zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Maral Solia, S.L. enpresaren auzi-ordezkariak jarritako demanda. Horrenbestez, Jose Antonio Ojinaga Goyeneche eta Audon Construcciones, S.L. demandatuak kondenatzen ditut honako zenbateko hauek solidarioki ordaintzera auzi-jartzaileari: 19.521,97.

Demandatukideei ezartzen dizkiegu auzialdiko kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:..................... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta demandatuei, Audon Construcciones SLri, behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), 2015eko maiatzaren 6an.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala