Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2383

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 192/2012 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 192/2012 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.

Abokatua: Juan Luis Lobeto Guerras.

Prokuradorea: Apalategui.

Demandatua: Zaloa Uriarte Ibañez eta Javier Llopis Bosque.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

192/2012 judizio arruntean, epaitegi honetako Eugenia Viguri Arribas epaile magistratuak epaia eman du 2013ko maiatzaren 21ean.

Zaloa Uriarte Ibañez eta Javier Llopis Bosque non dauden ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaie epaia, eta, halaber, aditzera ematen zaie apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela ebazpen horren aurka, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb-ko 455. artikulua). Errekurtsoa aurkezteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274 4748 0000 00 019212. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. x.g).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko apirilaren hogeita bederatzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala