Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2382

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 643/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da, eta honako hauek dira haren idazpurua eta xedapenak:

288/2015 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko maiatzaren hamabia.

Alderdi demandatzailea: Rosa Esther Gil Vargas.

Abokatua: Javier Fuentes Sodupe.

Prokuradorea: Veronica Vazquez Fontao.

Alderdi demandatua: Walter Antonio Perez.

Judizioaren gaia: ezkontzaren dibortzioa deklaratzea.

EPAITZA

1.– Rosa Esther Gil Vargas eta Walter Antonio Perez ezkontideen arteko ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, deklarazio horrek berekin dakartzan legezko ondorio guztietarako.

2.– Epaia irmoa denean, ezkontzako ondasunei dagokienez, ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratuko da.

3.– Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

4.– Ez da kosturik ezarri behar.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtso baten bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Walter Antonio Perez non dagoen ez dakigunez, ediktu hau ematen dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko maiatzaren 12a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala