Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2381

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 279/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bergarako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegian, 279/2013 adostasunik gabeko dibortzioari buruzko prozedura bideratu da. Prozedura hori Aritz Oyanguren Cortazarrek eskatuta hasi da, Magela Ortiz Milaren aurka. Prozedura horretan epaia eman da, eta honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

30/2015 EPAIA

Epailea: Cristina Vicente Notario andrea.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabosteko apirilaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: Aritz Oyanguren Cortazar.

Abokatua: M.ª Soledad Hurtado Pajares.

Prokuradorea: Nerea Ariño Delgado.

Alderdi demandatua: Magela Ortiz Mila.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: Aritz Oyanguren Cortazarrek eta Magela Ortiz Milak osatutako ezkontzaren dibortzioa deklaratzea.

EPAITZA

Osorik baiesten da Ariño Delgado prokuradoreak Aritz Oianguren Kortazarren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, eta, ondorioz,

– Aritz Oyanguren Cortazarrek eta Magela Ortiz Milak osatutako ezkontza dibortzio bidez deuseztea erabakitzen da. Ezkontza hori Aretxabaletan egin zen, 2010eko urriaren 8an, eta Aretxabaletako erregistro zibilean inskribatu zen, 10. liburukian, 352. orrialdean. Horrekin batera, deseginda geratzen da ezkontzako erregimen ekonomikoa.

Ez da hartzen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.

Egin bedi ebazpen honen ziurtagiria dagozkien autoei eransteko. Gera bedi jatorrizkoa epaien liburuan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa aurkezteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0049 3569 92 0005001274). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Magela Ortiz Mila demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko apirilaren hamaseian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala