Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2379

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 22koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko tren-lineen zarata-mapak onartzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.1 artikuluak xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko tren-lineen zarata-mapen gaineko informazioa jendaurrean jarri zen hilabetez, iragarkia EHAAn eta Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako aldizkari ofizialetan (2014ko abenduaren 5ean) argitaratu zen egunetik. Denboraldi horretan, interesa duten pertsonek dokumentazioa aztertu eta oharrak egiteko aukera izan zuten.

Denboraldi horretan zehar, 4 ohar eta 4 alegazio jaso dira. Horiei behar bezalako erantzuna eman zaie, eta jendaurrean jarritakoari ez zaio aldaketa nabarmenik egin behar izan.

Oraingoan, mapa horiek onartu behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluaren 2. eta 3. puntuekin bat.

Aurrekoari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

«Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko tren-lineen zarata-mapak» onartzea.

www.euskadi.eus web-orrialdean egongo dira eskuragarri dokumentu horiek, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 22a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala