Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2377

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 21ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (719/2015-E prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenei deitzeko dena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (719/2015-E prozedura laburtua) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2014ko martxoaren 31ko Ebazpenaren kontra jarritako eta administrazio-isiltasunez ezetsitako berraztertzeko errekurtsoari buruzkoa da. Ebazpen horren bitartez, auzi-jartzailea Brigada Mugikorrean espezializatzeko ikastaroan sartzeko hautaketa prozeduran baztertua izan zen (2013ko uztailaren 19ko EHAA, 138. zk.).

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

Aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egitea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian, 719/2015-E prozedura laburtuan; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2015eko maiatzaren 21a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala