Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2376

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, argitara ematen duena hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantzaketa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko azaroaren 12ko Agindua (Udalaguntza-2014) aplikatuta.

Ikusi da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko azaroaren 12ko Agindua, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantzaketa arautzen duena.

Kontuan izan da aurkeztutako eskabideak, ebaluatutako txostenak, lehentasun-irizpideak, eta Balioespen Batzordeak, deialdiko bederatzigarren artikuluaz bat eratuak, aurkeztutako ebazpen proposamena. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxeek funtzionatzen duten udal-jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantzaketa onartzea, udalei, ebazpen honen I. eranskinean aipatutako zenbatekoekin.

Bigarrena.– Udalek, finantzaketarako hautaturiko ikastetxeen titular izaki, esleitutako kopurua jasoko dute, 2014ko azaroaren 12ko Aginduko 13. artikuluari jarraituz.

Hirugarrena.– II. eta III. eranskinetan zehaztutako udalen eta ikastetxeen eskaerak ezestea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen. Hartara, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, bitarteko elektronikoz, «Nire kudeaketak» atalaren bidez. Horretarako epea hilabete da, Administrazio elektronikorako plataforma teknologikoan (Platea) jakinarazitako ebazpena argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 14a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala