Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2374

AGINDUA, 2015eko maiatzaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Sopuertako «San Viator» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Bizkaia) Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat ireki eta jardunean jartzeko eta Hezkuntza Bereziko gela ireki bat kentzeko baimena emateko dena.

Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat ireki eta jardunean jartzeko eta Hezkuntza Bereziko gela ireki bat kentzeko baimena eskatuz Sopuertan (Bizkaia) dagoen «San Viator» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2015-2016 ikasturtetik aurrera, Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat ireki eta jardunean jartzeko eta gela ireki bat kentzeko:

Kode-zenbakia: 48007818.

Izen espezifikoa: «San Viator».

Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti.

Helbidea: San Cristóbal auzoa 2.

Udalerria: Sopuerta.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat ireki eta jardunean jartzea.

– Hezkuntza Bereziko gela ireki bat kentzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate, honelako edukierakoak:

● unitate 1, urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

● unitate 1, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.

– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostu.

– Batxilergoa: «Zientziak» modalitatea. Edukiera: 4 unitate, 140 ikaspostu.

Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

○ «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Administrazioa eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

○ «Instalazio elektrikoak eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:

○ «Karrozeria» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Ibilgailu automobilen elektromekanika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Automozioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura-zerbitzuak:

○ «Haur Hezkuntza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Hezkuntza Berezia:

● Hezkuntza Bereziko 2 gela ireki.

● Hezkuntza Bereziko gela egonkor 1.

● Zereginen Ikaskuntzako 4 gela.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 4a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala