Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2373

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, «Laguardia udalerrian (Araban), Biasteri-GNL gas natural likidotuko instalazioetarako proiektua»k ukitzen dituen zenbait finka okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia egiteko dena.

Erref: CG-G-2014-4/JLA-mmb

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2015eko otsailaren 17ko Ebazpenaren bitartez, Naturgas Energía Distribución, S.A.U.ri baimena eman zitzaion, Laguardiako udalerrian, Biasteri-GNL gas natural likidotuko instalazioetarako proiektua gauzatzeko, eta horren gain, herritarrentzat onuragarria dela deklaratu zen.

Herriarentzat onuragarria dela aitortuta, Hidrokarburoen alorreko urriaren 7ko 34/98 Legearen 105. artikuluan ezarritakoaren arabera, esan nahi da ukitutako ondasunak okupatzea edo eskubideak eskuratzea beharrezko dela, eta, horri lotuta, berehalako okupazioa egin behar dela, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluari begira, lege beraren 53. artikuluan adierazitako erregistro-ondorioak izanik.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954-12-16ko Legeko 52. artikuluan xedatutakoa betezearren, Arabako lurralde-ordezkariak hauxe erabaki du: eraginpeko eskubideen titularrei eta jabeei deitzea, Laguardiako Udaletxeetara (udalerri horretan daude ukitutako ondasunak); izan ere, bertan burututako baitira ukitutako ondasunak okupatu aurretiko aktak; eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena; guzti horrek ez du eragotziko, beharrezkoa bada, terrenoetara joatea.

Bai interesdunek eta bai ukitutako ondasunen gaineko edozein eratako eskubide edo interesen titularrek ere, agertu beharko dute bileran; euren kabuz edo egoki baimendurako ordezkarien bitartez; eta, betiere, euren titulartasuna egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte, eta bai kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Eta hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Okupazioa egin aurreko aktak 2015eko ekainaren 30ean egingo dira; dena dela, titularretako bakoitzari jakinaraziko zaio hori, horretarako zitazio-zedula bidalita, zeinetan adieraziko baita aktak zein lekutan, zein egunetan eta zein ordutan egingo diren. Horrez gain, egin beharreko gainerako argitalpenak ere egingo dira, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluari jarraituz.

Desjabetzeko espedientean, Naturgas Energía Distribución, S.A.U.k onuradun kondizioa hartuko du.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, bai interesdunek eta bai argitaratutako zerrendan aipatu ez diren interes ekonomiko edo eskubide errealen titular direnek ere, alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, hain zuzen ere ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan egin diren errakuntzak zuzentzeko; eta horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan idazki bat aurkeztu beharko da (Samaniego kalea kalea, 2, 01008, Vitoria-Gasteiz); hartarako epea aurretiko aktak jasotzeko adierazitakoa izango da.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 30eko 30/1992 Legearen 59.4 aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 20a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala