Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2370

68/2015 DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari baimena ematen diona Sociedad Parque Tecnológico de Álava - Arabako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko.

Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluak dioenez (egun izen hau du: Sociedad para la Transformación Competitiva - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.), sozietateak parte hartu ahal izango du interes bereziko enpresen sozietate-kapitalean. Horretarako, lehenago Eusko Jaurlaritzak hartarako baimena eman beharko du, eta kasu bakoitzean zehazten diren baldintzak errespetatu beharko dira.

Parque Tecnológico de Álava - Arabako Teknologi Parkea, S.A. sozietatearen helburuak honako hauek dira: inbertsio eta ekimen industriala sustatu eta bultzatzea, industria-pabiloien konplexu bat eraikiaz, eta horiek, errentamendu-formulen, jabetza-transferentzien edo prekarioko lagapenaren bidez kudeatuaz, lokalen eta zerbitzuen promozioa eta komertzializazioa eginez, eta haietan instalatu nahi diren enpresak gonbidatu eta hautatuaz; enpresa horiek teknologia aurreratuko jarduerak burutu beharko dituzte, bereziki elektronikaren edo informatikaren arloan (hardware eta software); guzti hori produktu, prozesu eta zerbitzuei aplikatuaz, eta halako instalazioetan obligaziozko diren zerbitzuen ustiapen eta kudeaketa iraunkorrarekin aurrera eginez; zerbitzuok honakoak lirateke: testuen prozesaketa, telexa, ordenagailu bidez marrazketa, datu-baseekiko konexioa, ordenagailuen alokairua, bulegoetako makinaria, batzar-aretoak eta telefono bidezko arreta pertsonalizatua.

Sociedad para la Transformación Competitiva - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2015eko martxoaren 30ean egindako bileran, Eusko Jaurlaritzara jotzea erabaki zuen, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari buruzko 5/1981 Legearen 4. artikuluko 2. puntuan jasotakoaren arabera, baimena eman diezaion, Parque Tecnológico de Álava - Arabako Teknologi Parkea, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko. Guztira, milioi bat berrehun eta laurogeita bat mila eta laurehun (1.281.400) euro harpidetuko dira, eta hori % 100eko partaidetza izango da. Gehikuntza horren ondorioz, Sociedad para la Transformación Competitiva - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateak Sociedad Parque Tecnológico de Álava - Arabako Teknologi Parkea, S.A. sozietatean izango duen partaidetza % 64,80koa izango da.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko maiatzaren 19an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Baimena ematen zaio Sociedad para la Transformación Competitiva - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari Sociedad Parque Tecnológico de Álava - Arabako Teknologi Parkea, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan milioi bat berrehun eta laurogeita bat mila eta laurehun (1.281.400) eurorekin parte hartzeko; partaidetza hori % 100eko izango da. Gehikuntzaren ondorioz, Transformación Competitiva - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateak Sociedad Parque Tecnológico de Álava - Arabako Teknologi Parkea, S.A. sozietatean izango duen partaidetza % 64,80koa izango da.

AZKEN XEDAPENA

Onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko maiatzaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


Azterketa dokumentala