Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2015eko maiatzaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2368

AGINDUA, 2015eko maiatzaren 4koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Eguzkilore Fundazioaren» estatutuetako 4. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko martxoaren 26an, Justizia eta Herri Administrazio Sailean sartu zen eskabide hau: Eguzkilore Fundazioaren estatutuen 4. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko zena, zeina Oscar Seco Revilla jaunak sinatua den; izan ere, fundazioko ahalduna baita

Eskabidearekin batera, ondoko eskrituraren baimendutako bi kopia aurkeztu ziren: estatutuetako artikulu bat aldatzeari eta egoitza aldatzeari buruzkoa; 2015eko otsailaren 6an, «Eguzkilore Fundazioaren» izenean eta ordez Gorka Unai Segura Echezarraga jaunak –Fundazioaren idazkari zenez– egiletsitakoa, Bilboko Elías Moral Velasco notarioaren aurrean; protokolo-zenbakia: egun eta berrogeita hamabost.

Eskritura publiko horrekin batera, Bilbon, 2014ko abenduaren 23an emandako egiaztagiri hauxe aurkeztu zen: Gorka Unai Segura Echezarraga patronatuko idazkariak emana, Carlos Bargos Cucó presidenteak onetsia, eta patronatuak 2014ko abenduaren 16an egindako batzarrari buruzkoa dena: izan ere, batzar horretan, besteak beste, Fundazioa egoitzaz aldatzea erabaki zen, eta, horren ondorioz, Fundazioaren Estatutuetako 4. artikulua aldatzea.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita,

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– «Eguzkilore Fundazioaren» estatutuetako 4. artikuluaren (egoitza soziala) aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin; betiere, beherago zehaztu eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriaz; izan ere, egoitza sozialez aldatzea eta estatutuetako artikulu bat aldatzea jasotzen baita eskritura horretan. Delako eskritura: 2015eko otsailaren 6an, «Eguzkilore Fundazioaren» izenean eta ordez Gorka Unai Segura Echezarraga jaunak egiletsitakoa, Bilboko Elías Moral Velasco notarioaren aurrean; protokolo-zenbakia: egun eta berrogeita hamabost.

Inskripzio honen ondoren, fundazioaren helbide sozialak udalerri berean jarraitzen du: Olabeaga Adarra kalea, 14, Bilbao.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 4a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala