Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2015eko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2363

IRAGARKIA, zeinen bidez behean zehazten diren zehapen-espedienteei hasiera emateko Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazten baitira, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legean ezarritakoa hausteari dagokionez.

Ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hori guztia, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzaten. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epea duzu zeure buruaren alde komenigarritzat jotzen dituzun alegazio, agiri eta informazioak aurkezteko, eta, hala dagokio, prozeduran erabili asmo dituzun frogabideak proposatzeko, Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbidearen Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege-Dekretuaren 16.1. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– Hasiera emateko ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez baduzu epe horretan, hasiera bera ebazpen-proposamentzat hartuko da, 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3.– Ebazpenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 25a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala