Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2015eko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2360

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, zerrendako espedienteei buruzkoak (177_2010 Dek 01 2015_01_22).

José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak, ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Ezinezkoa izan da ediktu honen amaieran agertzen diren eskatzaileei berariaz jakinaraztea ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen gaineko ebazpenak (177/2010 Dekretua, familia eta lana bateragarri egiteko diru-laguntzak arautzen dituena).

Aipatutako espedientearen gainean emandako ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2-2.a, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Ezezko ebazpena denez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraikiz.

Adierazten den espedientearen gainean emandako ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta haren aurka gorako helegitea aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan agindutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maitzaren 14a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala