Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2015eko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2358

IRAGARKIA, 2015eko maiatzaren 13koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da Ormaiztegi-Abadiano 1 y 2 aireko 132 kV-ko (zirkuitu bikoitza) linea elektrikoaren 57. euskarria aldatzeko proiektua, Bergara udalerrian egingo dena.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) xedatutako ondorioetarako, eta hauekin bat: testu horretako azken xedapenetarik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. Artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27 BOE), eta goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko arautegia eta ITC-LAT 01etik 09ra arteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (2008-03-18ko BOE), jendaurrean jartzen dira, batetik, instalazio elektrikoaren proiektua, horretarako eskatu baita administrazio-baimena, burutzapen-proiektua onartzea eta onura publikoaren deklarazioa; eta, bestetik, harekin batera, enpresak desjabetu beharrezkotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza.

Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U.; jakinarazpenetarako egoitza: Axpeko Erribera 5, 48950 Erandio (Bizkaia).

Erreferentzia: RI-20-24062/AT-H-2014-60.

Linearen ezaugarriak: 132 kV-ko tentsioa; airekoa; zirkuitu bikoitza.

Linearen hasiera: ST Ormaiztegi.

Linearen amaiera: ST Abadiano.

Eraginpeko udalerria: Bergara.

Helburua: linearen 57. euskarria aldatzea, txarto baitago.

Aurrekontua: 21.477,63 euro.

Proiektuak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

Denek jakin dezaten argitaratzen da iragarki hau, batez ere, lurraren jabeek eta proiektuaren eraginpeko gainerako titularrek (haien zerrenda iragarki honen amaieran erantsi da). Espedientea aztergai egongo da Donostiako Easo kaleko 10ean, hor baitago Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, eta kasuak kasuko udaletxean. Ordezkaritza horretan aurkeztu ahal izango dira egokitzat jotzen diren alegazioak, bi aletan, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donostia, 2015eko maiatzaren 13a.

Lurralde ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIERREZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala