Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2015eko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2356

IRAGARKIA, honako helburu hau duen administrazio-kontratuaren lizitaziorako: «Zenbait publizitate-kanpaina egitea prentsan, irratian eta beste zenbait hedabidetan, Segurtasun Saileko zuzendaritzek zabaldu beharreko zenbait gairi buruz» (Espedientea: C-097/15).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: C-097/15.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Tokia: enpresa esleipendunaren instalazioak eta behar den hedabidea.

d) Epea edo azken eguna: 2015eko abenduaren 31.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait irizpide.

• Eskaintza ekonomikoa: 70 puntu.

• Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: 30 puntu. Puntuon banaketa honela egingo da:

– Aginduak jasotzeko ordu-prestasuna. 2 puntu. Lan egiteko sistema: 4 puntu. Iragarkien kalitatearen eta ageri den informazioaren kontrola: 2 puntu. Diseinu-zerbitzuen erabilera eta eskaintza: 2 puntu. Guztira: 10 puntu.

– Esleipendunaren jarraipen-sistemak eta fakturazio-kontrolak: 2 puntu. Egindako publizitateari buruzko informazio-taulak edo txosten xehatuen zerrendak egitea, baita kontratupeko egoerari buruzko txostena ere. 3 puntu. Guztira: 5 puntu.

– Publizitate-kanpainaren plangintza, balorazioa egiteko. Proposamen bat aurkeztuko dute honako egoera honen inguruan: udako irteera-operaziorako zirkulazio-kanpaina (abiadura, alkohola eta drogak); 100.000 euroko aurrekontua izanik. Baloratu egingo dira aukeratutako euskarriak: 5 puntu. Hedabidearen egokitasuna, xede-publikoari begira: 5 puntu. Zenbat agerraldi duen hedabide bakoitzean, ordu egokietan: 4 puntu. Guztira: 15 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 300.000 euro (247.933,88 euro gehi 52.066,12 euro, BEZari dagozkionak).

5.– Bermea.

Behin betikoa: Lizitazioaren oinarrizko aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 97.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Posta elektronikoa: c-lopez@euskadi.eus

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko ekainaren 15a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Sailkapena: T taldea, 1. azpitaldea, B kategoria.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko ekainaren 15a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskura entregatu beharko dira, Kontratazioan (Donostia kalea 1), edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2015eko ekainaren 22a. Eta «B» gutun-azala: 2015eko ekainaren 29a.

e) Ordua: 12:00ak, bi egunetan.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saila – Komunikazio Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 17a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala