Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2015eko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2355

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, honako hau kontratatzeko: «Desabantailan dauden bi gazte-talderekin Europako bi mugigarritasun-programa garatzea TLN-Mobility programaren barruan». (Espedientea: LAN/A-29/2015).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu zentralak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.

c) Espediente-zenbakia: LAN/A-29/2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa eta hautatutako destinoko herrialdea.

d) Gauzatzeko epea: bost hilabete, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera. Kontratua abuztuaren 1ean sinatzen bada, kontratuaren epea hau izango da: kontratua sinatu eta hurrengo egunetik 2015eko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: «Proiektuen kontratuaren kudeaketa» kontzeptuagatik gehieneko prezioaren gaineko murrizketa-ehunekoa, 55 puntu; lan-arloko nazioarteko sareko kide izatea edo enpresetan praktika-programak kudeatzeko antzeko ezaugarriak dituzten atzerriko beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak sinatu izana, 3 puntu; prestakuntzako arduradunak ingelesez jakitea, 3 puntu; orientazio eta prestakuntzako arduradunak ingelesez jakitea, 3 puntu. Guztira, 64 puntu.

– Balio-judizioen bidez ebaluatzeko beste irizpide batzuk. Euskal Autonomia Erkidegoko prestakuntza-fasea: lan-plana, 14 puntu; lortutako hizkuntza-maila ebaluatzeko sistema, 2 puntu; lortutako kulturarteko prestakuntza-maila ebaluatzeko sistema, 2 puntu; fase honetako harrera-kidearekiko lankidetzaren definizioa, 2 puntu. Destinoko herrialdeko gauzatze-fasea: Destinoko herrialdeko egonaldiaren iraupena, 3 puntu; ostatuaren eta mantenuaren deskribapena, 3 puntu; mediku-aseguruaren prestazioak, 1,5 puntu; bidaia-gastuen aseguruaren prestazioak, 1,5 puntu; harrera-kidearekiko lankidetzaren definizioa, 3 puntu. Jarraipen-fasea: amaierako txostena, 2 puntu; jarraipen-fasearen iraupena, 2 puntu. Guztira, 36 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: ehun eta laurogeita hiru mila ehun eta hamaika euro (183.111) + BEZari dagozkion hogeita hamazortzi mila laurehun eta berrogeita hamahiru euro eta hogeita hamaika zentimo (38.453,31). Zenbatekoa, guztira: berrehun eta hogeita bat mila bostehun eta hirurogeita lau euro eta hogeita hamaika zentimo (221.564,31), BEZa barne.

5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea:

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.

b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz – 01009.

d) Telefonoa: 945 18 14 03.

e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko ekainaren 12a.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ekonomia- eta finantza-kaudimen gisa, lizitatzaileek 200.000 eurotik gorako negozio-bolumen globala izan beharko dute azken hiru urteetan (hiru urteak batera hartuta); gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatzeko, lizitatzaileek kontratuaren xedearen antzeko proiektuak egin behar izan dituzte eta proiektu horiek, guztira, gutxienez 183.111 euroko kopurua batu beharko dute azken hiru urteetan (hiru urteak batera hartuta).

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko ekainaren 12a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta oinarri teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz – 01009.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zentralak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Badaia aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Eguna: 2015eko ekainaren 19a.

5) Ordua: 10:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zentralak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Badaia aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Eguna: 2015eko ekainaren 24a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Beste argibide batzuk: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Egunkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.

13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala