Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2015eko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2354

EDIKTUA, neurriak aldatzeko bideratutako 1101/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Judizioa: 1101/2014, neurriak aldatzeko auzia.

Alderdi demandatzailea: Elixabete Galán Areitio.

Alderdi demandatua: Hamidou Kabore.

Gaia: neurriak aldatzea.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

245/2015 epaia, Elixabete Galán Areitio demandatzailearen eta Hamidou Kabore demandatuaren artean behin betiko neurriak aldatzeko hartzeko 1101/2014 prozeduran emandakoa. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian gauzatu da prozedura hori.

Hamidou Kabore demandatuaren bizilekua egun non den ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala