Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2015eko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2352

EDIKTUA, 986/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 986/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Blinker España SAU.

Abokatua: Rafael Ramirez Aramendia.

Prokuradorea: Covadonga Palacios Garcia.

Demandatua: Rafael Arturo Ruiz Guzman.

Gaia:

Judizio horretan, epaia eman da 2015-01-30ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten da Palacios prokuradore andreak Blinker España SAU enpresaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda. Horrenbestez, kondenatzen dut Rafael Arturo Ruiz Guzman zortziehun eta hogeita euro eta hirurogeita hamabi zentimo (952,79) ordaintzera, gehi legezko interesak, demanda aurkeztu zen egunetik sortuak, eta ebazpen honen egunetik bi puntu gehituak. Kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Ebazpen honen aurka ez dago inongo errekurtsorik jartzerik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Rafael Arturo Ruiz Guzman demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala