Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2015eko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2351

EDIKTUA, 880/2014 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 880/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.

Abokatua: Antonio Arriola Saenz.

Prokuradorea: Jose Ignacio Beltran Arteche.

Demandatua: Weucles Candido Silva.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-04-09an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito, S.A. sozietatearen ordez eta izenean Jose Ignacio Beltran Arteche auzitegietako prokuradoreak jarri duen demanda, Weucles Candido Silva jaunaren aurkakoa. Horren bidez, Weucles Candido Silva kondenatzen dut auzi-jartzaileari 14.109,40 euro, legezko interesak eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0009 0000 04 088014). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Weucles Candido Silva demandatuak bizilekua egun non duen ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz (1/2000 Legea, Prozedura Zibilari buruzkoa, PZLb).

Ebazpen horren aurka, errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala