Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2015eko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2350

EDIKTUA, 598/2014 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasunek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede ematen dut:

598/2014 berehalako falta-judizioaren gainean, epaia eman da. Hau dio hitzez hitz:

«79/2014 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), 2014ko uztailaren 10a.

Nik, Xabier Aramendi Olasagastik, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, ohiko ordezko legez, berehalako falta-judizioaren auto hauek ikusi ditut. Bertan honako hauek izan dira alderdiak: fiskala eta, inplikatu gisa, goian aipatutakoa, inputatua, eta Noelia Barreira Blanco, kaltetua. Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut:

EPAITZA

Antony Pierre Dupuy kondenatzen dut, Zigor Kodeko 617. artikuluan aurreikusitako lesio-falta baten egile izateagatik, 2 hilabetez egunean 5 euro ordaintzera; guztira, 300 euro. Era berean, honako erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du: ordaindu gabeko eguneko bi kuotako egun batez askatasuna kenduko zaio, Zigor Kodeko 53.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Halaber, kostuak ordaindu beharko ditu.

Erantzukizun zibil gisa, kondenatuak 150 euroko kalte-ordaina emango dio Noelia Barreira Blancori».

Jasota gera dadin eta Antony Pierre Dupuyri jakinarazteko balio dezan, honako hau ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko apirilaren hamazazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala