Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2015eko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2348

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 8ekoa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Arabako Unibersitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2013ko apirilaren 30ko Ebazpenaren bidez (maiatzaren 20ko EHAA, 95. zk.), Arabako Unibersitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea onartu zen

Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko eskaera jaso da 2015eko martxoaren 20an. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen egiaztapenari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan xedatutakoarekin bat (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.); Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzen duen otsailaren 11ko 3/2005 Errege Dekretuarekin bat; sendagaiekin egindako saiakuntzak arautzen dituen otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuarekin bat, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuak ematen dizkidan eginkizunez baliatuta, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– D. Jesús Larrañaga Garitano jauna, Medikuntzan Zirugian Lizentziatura Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren lehendakariaren kargurako izendatzea.

Bigarrena.– Jesús Muñoz Fernández jauna, Medikuntzan Zirugian Lizentziatura Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren lehendakariaren kargutik kentzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake Osasuneko sailburuordeari zuzenduta edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 8a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.


Azterketa dokumentala