Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2015eko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2347

AGINDUA, 2015eko maiatzaren 8koa, Osasuneko sailburuarena, Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluko kideak izendatzeko dena.

Osasuneko sailburuaren 2006ko maiatzaren 8ko Aginduz sortu zen Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua. Organo aholku-emaile gisa sortu zen patologia horietan aholku teknikoak emateko, Osasun Saileko Aholku Kontseiluen araubidea ezartzen duen maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatua betez.

Ondoren, Osasuneko sailburuaren 2015eko otsailaren 20ko Aginduaren bidez, 2006ko maiatzaren 8ko Agindua aldatu zen, Kontseilua osatzen duten kide-kopuruari eta horien banaketari dagokionez. Agindu horren 1. artikuluaren arabera, kide hauek osatuko dute Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Aholku Kontseilua: lehendakaria, idazkaria eta 17 mahaikide, denak ere Osasuneko sailburuak izendatuak.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hauek izendatzea Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluko kide:

Lehendakaria:

– Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui.

Idazkaria:

– Antonio Arraiza Armendariz.

Kontseilukideak:

a) Kardiologiako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkari:

– Luis Antonio Fernández Lázaro.

– Sonia Velasco del Castillo.

b) Angiologia eta Kirurgia Baskularreko EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkari:

– Lorenzo Rodríguez González.

c) Neurologiako EAEko Erakundearen ordezkari:

– María Teresa Martínez Zabaleta.

d) Familia- eta Komunitate-Medikuntzako Euskal Erakundearen ordezkari:

– Ricardo Sanvicente Blanco.

e) Barne Medikuntzako EAEko Erakundearen ordezkari:

Gabriel Inclán Iríbar.

f) Medikuntza Intentsiboa eta Unitate Koronarioen Iparreko Elkartearen ordezkari:

– José Jesús Artaecheberría Zuazo.

g) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren ordezkari:

– José Ignacio Aramendi Gallardo.

– Joseba Zuazo Meabe.

h) Osasun Sailaren ordezkari:

– Ángel Antonio Loma-Osorio Montes.

– José Ramón Rumoroso Cuevas.

i) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkari:

– Francisco de la Cuesta Arzamendi.

– José María Aguirre Salcedo.

j) KALME-SEMES-Euskadiko Larrialdi eta Emergentzietako Medikuntzako Espainiako Elkartearen ordezkari:

– Fernando Ugalde García.

k) SEMERGEN-Euskadiko Landa Medikuntza eta Medikuntza Orokorraren Espainiako Elkartearen ordezkari:

– Adalberto Serrano Cumplido.

l) EFEKEZE-Euskadiko Familiako eta Komunitateko Erizaintzaren Zientzia Elkartearen ordezkari:

– Igone Hernández Cabezas.

– Visitación Mozo Aranda.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 8a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala