Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2015eko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2343

AGINDUA, 2015eko apirilaren 20koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Baltistan Fundazioa» estatutuetako 10. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2013ko urriaren 30ean, eskabide bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean, Baltistan Fundazioaren estatutuetako 10. artikuluan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazioaren Patronatuak erabaki zuen aldaketa horiek egitea 2012ko azaroaren 9an. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetako 10. artikulua aldatuta, Patronatuaren osaera ere aldatzen da.

Aipatutako artikulua honela agertuko da hemendik aurrera:

«10. artikulua.– Patronatuaren osaera. Patronatua da fundazioaren ordezkaritza- eta gobernu-organo gorena, eta berak baliatuko ditu fundazioaren helburuak lortzeko behar diren ahalmen guztiak. Zehatzago esanda, fundazioaren ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak administratuko ditu.

Patronatua honela osatuko da: gutxienez hiru eta gehienez zortzi kide izango ditu; kideok patronoek aukeratuko dituzte, fundatzaileen eta erakunde eta pertsona kolaboratzaileen artetik».

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala xedatuta dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak IKUSITA, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aretxabaletako (Gipuzkoa) Baltistan Fundazioaren estatutuetako 10. artikuluetan egin diren aldaketak inskribatzeko agintzea, Patronatuak 2012ko azaroaren 9n erabakitakoak, agindu honen data dutela, 2013ko irailaren 25ean Antonio Román de la Cuesta Galdiz notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat (protokolo-zenbakia: 588).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 20a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala