Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2015eko maiatzaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2342

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 25ekoa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpoan geratu diren izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena.

2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez (EHAA, 2015eko otsailaren 18koa), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesua deitu zen.

Aipatutako Aginduaren 2.1.f) oinarriak ezartzen du hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintza 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea dela.

6.2 oinarriaren arabera, 2015eko maiatzaren 11tik 20ra arteko epea ezarri zen, izangaiek 2. hizkuntza-eskakizunaren baliokideak edo homologatuak diren hizkuntza-ziurtagirietako bat daukatela akreditatzen duen egiaztagiria aurkezteko; salbu eta 6.2.5 oinarrian adierazten diren egiaztagiriak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eskuratu baititzake, aipatutako Sailaren Langileen Erregistro eta Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuaren bidez.

Era berean, 2015. urtean irakasleentzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deialdia ezartzen du.

6.2.4 oinarriak adierazten du eskatutako hizkuntza-eskakizunik ez duten izangaiak, salbuetsita ez dauden izangaiak edo 2.1.f) oinarriak aurreikusi duen erregimen iragankorraren arabera egiaztatzetik salbuetsita ez daudenak, probara aurkezten ez badira edo, aurkeztuz gero, «gai» kalifikazioa jasotzen ez badute, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko direla.

Hezkuntzako 2. hizkuntza-eskakizunen baliokideak edo homologatuak diren hizkuntza-ziurtagiriak aurkezteko epea amaitu ostean, eta Hezkuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdia ebatzita dagoenez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduren bidez deitua) hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpoan geratu diren izangaien behin-behineko zerrenda onartzea.

2. artikulua.– Ebazpen hau eta behin-behineko zerrenda interesdunei jakinarazteko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) – «Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistrak» -> «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (Kidegoa eta Espezialitatea aukeratu) -> «Emaitzak» – «Hizkuntza-eskakizuna».

– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistrak») – «Hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpoan geratu direnen zerrenda».

3. artikulua.– Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrendaren kontra, bost laneguneko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 25a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala