Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2015eko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2339

IRAGARKIA, portuko jabari publikotik ateratzeko utzarazpen administratibo bati buruzko ebazpena jakinarazten duena.

2015eko apirilaren 22an, Garraio Azpiegituren zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen: Bermeoko portuan dagoen «Arrantza» izeneko itsasontziaren jabe Igor Betanzos Alonso portuko jabari publikotik ateratzeko utzarazpen administratiboa ebazten duena.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta, gainera, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Interesdunak Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan eskuratu ahal izango du ebazpenaren testu osoa (Elkano 3, behea; 48011 Bilbao).

2.– Interesdunak 10 egun baliodun izango ditu, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, alegazioak egiteko eta defentsarako bidezko iruditzen zaizkion dokumentu eta egiaztagiriak aurkezteko. Epe hori igaro ondoren, izapidea bideratutzat hartuko da, eta espedientearen jardunak aurrera jarraituko du.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 22a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala