Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2015eko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA
2334

IRAGARKIA, GGLAko Sistemak eta Garapenak Bateratzeko Beharrezko Laguntza Teknikoa eta Kanpo Ikuskaritza Gauzatzeko zerbitzu kontratuaren esleipenari buruzkoa.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Espedientea tramitatzen duen organoa: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza.

b) Espediente-zenbakia: E3/2014/06.

c) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.atgipuzkoa.com

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: kontratu honen xedea da garraio publikoaren baitan laguntza tekniko eta aholkularitza kontratazio bat egitea, sistemen diseinua, bateratzea, mantenua, segurtasuna eta garapen informatikoen inguruan: kontakturik gabeko Ticketing-a, SAE, Contactless Teknologia eta NFC, erabiltzaileekin komunikazioa, weba, erabiltzaileen kudeaketa, erabiltzaileei zuzendutako zerbitzuak, planifikazioa, erabiltzaileei eskainitako informazioa eta abar, hala nola hainbat aplikazioen, prozeduren, fitxategien elkartrukeen, hardware eta software elementuen eta abarren kanpo ikuskaritza eta ondorengo jarraipena.

c) Lotekako zatiketa: ez.

d) Kontratuaren iraupena: 24 hilabete.

3.– Tramitazioa, prozedura eta esleitzeko prozedura.

a) Tramitazioa: aurreratua.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleitzeko irizpideak: hainbat irizpide. Ikus klausula administratibo berezien I. eranskineko 7. atala.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 108.000 euro.

BEZa (% 21): 22.680 euro.

Zenbatekoa guztira: 130.680 euro.

5.– Esleipena.

a) Data: 2015eko maiatzaren 7a.

b) Kontratista: Idom Ingeniería y Consultoría, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 91.800 euro, gehi BEZa.

Donostia, 2015eko maiatzaren 15a.

Idazkaria,

SEGUNDO DIEZ MOLINERO.


Azterketa dokumentala