Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2015eko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2328

EDIKTUA, 981/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 981/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Santander Consumer Finance SA.

Abokatua: Javier Fernandez Castañeda.

Prokuradorea: Isabel Gómez Pérez de Mendiola.

Demandatua: Lorena Fuentes Barbero.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-04-15ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Gómez Pérez de Mendiola prokuradoreak aurkeztutako demanda, judizio arruntekoa, Santander Consumer Finance SAren izenean eta haren ordez. Horrenbestez, Lorena Fuentes Barbero demandatua kondenatzen dut 6.419,48 euro ordaintzera (sei mila laurehun eta hemeretzi euro eta berrogeita zortzi zentimo); gehi zenbateko horrek demanda jarri zenetik sortu duen legezko interesa, bi puntuz gehituta epaia eman den egunetik. Auzi-jartzaileari berariaz ezartzen dizkiot auzialdi honetan sortutako kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoaren bidez, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauxe besterik ez da adieraziko: zein oinarri hartzen den aurkaratzeko eta zein ebazpen eta erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, aipatutako zenbatekoa sartu beharko da epaitegi honen gordailuen eta kontsignazioen kontuan (Banco Santander), kontu-zenbaki honetan, hain zuzen: .............................. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Lorena Fuentes Barbero demandatuaren bizilekua egun non den ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497. artikuluan agindutakoarekin bat.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala