Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2015eko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2323

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 18koa, Lanbideko zuzendari nagusiarena, 2013. eta 2014. urteetan lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituen abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. kapituluan jasota dauden laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda argitara ematen duena.

Abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren 50.3 artikuluaren arabera, diru-laguntza publikoak ematerakoan erabili behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu horren arabera emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, bai eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa aldatu zaienena ere; horrek ez du esan nahi ebazpenak esanbidez eta banan-banan jakinarazi behar ez direnik.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2013. eta 2014. urteetan abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. kapituluaren babespean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Dekretu horren bidez, lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dira. Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adierazten dira, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jasotakoaren arabera.

Zenbateko horiek EGIFen baterako finantzaketarako aurkeztuko dira (%50), EAEko EGIF 2007-2013 programa operatiboaren kargura, programa operatiboaren esparruan hautatzen diren jarduerei dagokien zatian.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 18a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala