Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2015eko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2315

IRAGARKIA, 2015-2016 urteetarako, Euskadiko hegaldi fotogrametrikoak egiteko zerbitzuaren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (espedientea: 002SV/2015).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 002SV/2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: 2015-2016 urteetarako, Euskadiko hegaldi fotogrametrikoak egitea.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Euskadiko lurralde osoan eta enpresa esleipendunaren egoitza.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta hirurogeita bat mila ehun eta berrogeita hamazazpi euro eta hiru zentimo (161.157,03) gehi hogeita hamahiru mila zortziehun eta berrogeita bi euro eta laurogeita hamazazpi zentimo (33.842,97) BEZarenak. Beraz, guztira, ehun eta laurogeita hamabost mila euro (195.000).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2015eko maiatzaren 5a.

b) Esleipenduna: Servicios Politécnicos Aéreos, S.A.

c) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogeita hemeretzi mila zortziehun eta laurogei euro (139.880), gehi hogeita bederatzi mila hirurehun eta hirurogeita hamalau euro eta laurogei zentimo (29.374,80) BEZarenak; beraz, guztira, ehun eta hirurogeita bederatzi mila berrehun eta berrogeita hamalau euro eta laurogei zentimo (169.254,80).

6.– Formalizazioa:

a) Eguna: 2015eko maiatzaren 7a.

b) Kontratista: Servicios Politécnicos Aéreos, S.A.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala