Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2015eko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2312

EDIKTUA, atzerriko epai bat aitortzeko bideratutako 121/2014 exequatur-prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 121/2014 exequatur.

Demandatzailea: Mirtha Elizabeth Caballero Godoy.

Prokuradorea: Juan Usatorre Iglesias.

Demandatua: Mizar Vinicio Cabrera Ramirez.

Gaia: atzerriko epai bat aitortzea.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

145/2015 autoa, 2015-03-27koa, 121/2014 exe. prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Mirtha Elizabeth Caballero Godoyk eskatuta, Mizar Vinicio Cabrera Ramirezen aurka.

Mizar Vinicio Ramirez demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala