Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2015eko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2311

EDIKTUA, 219/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 219/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Margarita De Viana Rivera.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Raquel Mata Rodriguez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da. Hona hemen epaitza:

17/2015 EPAIA

Epailea: Jose Luis Nuñez Corral.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamabosteko martxoaren hemezortzia.

Alderdi demandatzailea: Margarita De Viana Rivera.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Raquel Mata Rodriguez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, oro har.

José Luis Núñez Corral Vitoria-Gasteizko 7 zenbakiko lehen auzialdiko epaileak hitzezko judizioaren auto hauek aztertu ditu. Auto hauek Margarita Viana Riverak eskatuta jarraitu dira auzi-ihesean den Raquel Mata Rodríguez demandatuaren kontra. Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, osorik, Margarita Viana Riverak Raquel Mata Rodríguez demandatuaren aurka jarritako demanda, eta, ondorioz, auzi-jartzaileari 190 euro ordaintzera kondenatzen dut demandatua. Ebazpen honetan jasotako zuzenbideko hirugarren oinarrian zehaztutako interesa sorraraziko du aipatutako zenbatekoak.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere kontra ezin daiteke aurkeztu errekurtsorik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabosteko martxoaren hemezortzian.

Raquel Mata Rodriguez demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aipatutako ebazpena ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, hau da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratuz.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala