Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2015eko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2310

EDIKTUA, 938/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 938/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Toyota Kreditbank GMBH.

Abokatua.

Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes.

Demandatua: Bysam-Cup, S.L., Manuel Blanco Soliva eta Asier San Vicente Castaño.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-04-15ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Frade prokuradoreak Toyota Kreditbank GMBHren ordez eta izenean jarri duen demanda, eta Asier San Vicente Castaño jauna kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: hamabi mila berrehun eta berrogeita bi euro eta hamabost zentimo (12.242,15) gehi legezko interesak, demanda aurkeztu zen egunetik sortuak, eta ebazpen honen egunetik bi puntu gehituak. Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontu-zenbakia 0030 1846 42 0005 001 274 da, eta kontzeptua 0072 0000 00 0938 13. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Bysam-Cup, S.L. eta Manuel Blanco Soliva demandatuen gaur egungo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aipatutako ebazpena ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, hau da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratuz.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala