Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2015eko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2309

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alaben gainean bideratutako 9572012 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (957/2012).

Alderdi demandatzailea: Leidi Johana de Jesus Vera.

Alderdi demandatua: Omar Efrain Caballero.

Auzigaia; ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da. Hona hemen testua:

Ezkontzaz kanpoko seme-alaben gaineko 95/2012 prozeduran –Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratutakoan– 2015-03-30eko 182/15 Epaia eman da. Prozedura horretan honako hauek izan dira parteak: demandatzaile gisa, Leidi Johana de Jesús Vera, Venegas Garcia prokuradorearekin; demandatu gisa, Omar Efrain Caballero (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe); eta Fiskaltza. Eta Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman da:

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala