Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2015eko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2308

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 335/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 335/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Rehabilitaciones Reimnor, S.L.

Abokatua: Maider Renobales Hernando.

Prokuradorea: Xabier Nuñez Irueta.

Demandatua: Gorlizko Itxasbide kaleko 45. zenbakiko jabeen erkidegoa, Gorlizko Itxasbide kaleko 47. zenbakiko jabeen erkidegoa, Alejandro Ahedo Diez, Carmelo Garcia Martinez, Eduardo Daniel Jimenez Jimenez, Juan Antonio Herrero Fernandez, Maria Isabel Villa Ontoria, Ane Miren Zabala Ojinaga, Victor Zarraonaindia Martinez de Nanclares, Agustin Bilbao Gabilondo, Juan Pablo Bilbao Gabilondo, Maria Angeles Bilbao Gabilondo, Maria Eulalia Bilbao Gabilondo, Carlos Alberto Garro Rementeria, Maria Rosario Oraa Zubeldia, Maria Begoña Elsa Beitia Heredia, Ana Rosa Ereño de La Iglesia, Manuel Alonso de La Fuente, Maria Isabel Garcia Aguirre eta Maria Begoña Orive Lecanda.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015eko urtarrilaren 19an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Núñez prokuradoreak Rehabilitaciones Reimnor, S.L. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda. Hori dela eta, Gorlizko Itxasbide kaleko 45. eta 47. zenbakietako jabeen erkidegoak eta jabe demandatukideak kondenatzen ditut, Jabetza Horizontalaren Legearen 22. artikuluan aurrez ikusitako ondorioetarako, modu subsidiarioan eta bakoitzari dagokion partaidetza-kuotaren arabera, solidarioki alderdi auzi-jartzaileari ordaintzera 27.126,77 euro gehi horri dagokion BEZa, demanda jarri zenetik sortu diren legezko interesekin. Prozesuko kostuei dagokienez, ez da inor kondenatzeko erabakirik hartu. Alderdi bakoitzak ordainduko ditu bere kostuak, eta komunak direnak erdibana.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan. Kontu-zenbakia hauxe da: 4818 0000 04 0335 13. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Subsidiarioki demandatukidea den Maria Rosario Oraa Zubeldia auzi-iheslariaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko apirilaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala