Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2015eko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2305

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzearen gaineko 535/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Zenbateko bat erreklamatzea dela-eta, Sergio Abascal Caballero-ren aurka, Kine Bilbo, S.L.k eskatuta, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako 535/2014 hitzezko judizioko prozeduran (Bizkaia), epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

169/2014 EPAIA

Epailea: Marina Ruiz Gomez.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko azaroaren hamahirua.

Alderdi demandatzailea: Kine Bilbo, S.L.

Abokatua: Roberto Damas García.

Alderdi demandatua: Sergio Abascal Caballero (auzi-ihesean).

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Sergio Abascal Caballero-ren aurka, Kine Bilbo, S.L.k aurkeztutako demanda osorik baiesten dut, eta demandatzaileari honako hauek pagatzera kondenatzen dut demandatua: seiehun euro (600). eta legezko interesak.

Demandatua kostuak ordaintzera kondenatzen da.

Ebazpen honen aurka ez dago inongo errekurtsorik jartzerik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Sergio Abascal Caballero demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko apirilaren hogeita bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala