Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2015eko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2302

AGINDUA, 2015eko maiatzaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2015eko apirilaren 24ko Agindua. 2015eko apirilaren 24ko Agindu horren bidez, farmazia-eskualdeen sailkapena argitaratu eta farmazia-eskualde bakoitza zer udalerrik osatzen duen adierazten duen 2002ko abenduaren 5eko Agindua aldatu zen.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak eta omisioak atzeman dira Osasuneko sailburuaren 2015eko apirilaren 24ko Aginduaren testuan. Horiek ez dute aldatzen dokumentuaren esanahia, baina, nahasbiderik ez sortzeko, zuzentzea komeni da. Agindu horren bidez aldatu egin zen farmazia-eskualdeen sailkapena argitaratu eta farmazia-eskualde bakoitza zer udalerrik osatzen duen adierazten duen 2002ko abenduaren 5eko Agindua. 2015eko apirilaren 24ko Agindu hori 2015eko maiatzaren 18ko 90. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da. Hori horrela, huts eta omisio horiek zuzendu egingo dira:

3. artikuluan, 2015/2152 (13/5) orrialdean,

Honako hau dioen tokian:

« C) 10.1.c) artikuluko farmazia-eskualdeak.

1) Farmazia-eskualdea: Arabako Lautada, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Agurain

– Barrundia

– Burgelu

– Alegria-Dulantzi

– Iruraiz-Gauna

– Donemiliaga »

Hau esan behar du:

« C) 10.1.c) artikuluko farmazia-eskualdeak.

1) Farmazia-eskualdea: Arabako Lautada, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Agurain

– Barrundia

– Burgelu

– Alegria-Dulantzi

– Iruraiz-Gauna

– Donemiliaga

– Zalduondo

– Asparrena »

Eta 1. artikuluan, 2015/2152 (13/2) eta 2015/2152 (13/3) orrialdeetan, farmazia-eskualdeen zenbakiak gehitu behar dira. Horrela, hau dioen tokian:

« 10.1.a) artikuluko farmazia-eskualdeak

Farmazia-eskualdea: Vitoria-Gasteiz, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Vitoria-Gasteiz, salbu Miñao, Amarita eta Erretana guneetako biztanleak.

– eta Okina guneko biztanleak (Bernedoko udalerria)

Farmazia-eskualdea: Donostia, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Donostia

Farmazia-eskualdea: Errenteria, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Errenteria

Farmazia-eskualdea: Irun, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Irun

Farmazia-eskualdea: Pasaia, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Pasaia

– Lezo

Farmazia-eskualdea: Bilbao, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Bilbao

– Alonsotegi

– Arrigorriagako udalerriko 1. barrutiko 2. eta 3. sekzioak.

Farmazia-eskualdea: Basauri, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Basauri

Farmazia-eskualdea: Portugalete, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Portugalete

Farmazia-eskualdea: Santurtzi, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Santurtzi

– Zierbena

Farmazia-eskualdea: Barakaldo, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Barakaldo

Farmazia-eskualdea: Getxo, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Getxo

Farmazia-eskualdea: Erandio, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Erandio

Farmazia-eskualdea: Leioa, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Leioa »

Hau esan behar du:

« 10.1.a) artikuluko farmazia-eskualdeak.

1.– Farmazia-eskualdea: Vitoria-Gasteiz, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Vitoria-Gasteiz, salbu Miñao, Amarita eta Erretana guneetako biztanleak.

– eta Okina guneko biztanleak (Bernedoko udalerria).

2.– Farmazia-eskualdea: Donostia, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Donostia

3.– Farmazia-eskualdea: Errenteria, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Errenteria

4.– Farmazia-eskualdea: Irun, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Irun

5.– Farmazia-eskualdea: Pasaia, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Pasaia

– Lezo

6.– Farmazia-eskualdea: Bilbao, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Bilbao

– Alonsotegi

– Arrigorriagako udalerriko 1. barrutiko 2. eta 3. sekzioak.

7.– Farmazia-eskualdea: Basauri, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Basauri

8.– Farmazia-eskualdea: Portugalete, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Portugalete

9.– Farmazia-eskualdea: Santurtzi, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:

– Santurtzi

– Zierbena

10.– Farmazia-eskualdea: Barakaldo, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Barakaldo

11.– Farmazia-eskualdea: Getxo, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Getxo

12.– Farmazia-eskualdea: Erandio, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Erandio

13. Farmazia-eskualdea: Leioa, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:

– Leioa

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 18a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPON SIERRA.


Azterketa dokumentala