Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2015eko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2301

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 8koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez esleitzen baitira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko azaroaren 13ko Aginduaren bidez araututako laguntzak. Agindu horren bidez, ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko proiektuak garatzeko diru-laguntzetarako deia egiten zaie Lanbide Heziketako heziketa-zikloak 2014-2015 ikasturtean ematen dituzten itunpeko ikastetxeei eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoei.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko azaroaren 13ko Aginduaren 10. artikuluak dioenez (agindu horren bidez, deialdia egin da, 2014-2015 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko proiektuak garatzeko laguntzetarako), Lanbide Heziketako sailburuordeak, Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzaren proposamenez, ebazpena emateko eskumena du, agindu horren babesean aurkeztutako eskariei buruz. Horretarako, sei hilabeteko epea izango da, aipatutako agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Baliabide elektroniko bidez jakinaraziko zaie interesdunei ebazpenaren berri, erakunde onuradunak eta onartutako zenbatekoak adierazita.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeak proposatuta, diru-laguntzak ematea eranskinean zerrendatzen diren ikastetxe onuradunei, ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko proiektuak egin ditzaten, betiere aginduaren 3. eta 9. artikuluetan ezarritako irizpideei jarraikiz.

Bigarrena.– Gainerako betekizunei dagokienez, aintzat hartuko da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko azaroaren 13ko Aginduan ezarritakoa (azaroaren 26ko EHAA). Agindu horren bidez, deialdia egin da, 2014-2015 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko proiektuak garatzeko laguntzetarako.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ikastetxeei ebazpen hau jakinarazten zaien egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 8a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala