Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2015eko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

FAGOR ARRASATE, S. COOP. Y FAGSID TECHNOLOGIES, S.L.U.
2298

IRAGARKIA, Fagor Arrasate, Koop.E. (kooperatiba bereganatzailea) eta Fagsid Technologies, S.L.U. (sozietate bereganatua) entitateen arteko xurgapen bidezko bat egiteari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen (aurrerantzean («EKL») 79.6 artikuluak eta Merkataritza Sozietateen Egitura Aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen (aurrerantzean, «MSL») 43. artikuluak ezarritakoaren arabera, publiko egiten da 2015eko maiatzaren 8an Fagor Arrasate, Koop.E.ren Ohiko Batzar Orokorrak eta Fagsid Technologies, S.L.U.ren bazkide bakarrak, legeak eta estatutuek exijitzen dituzten gehiengoekin, bi entitateak bat egiteko erabakia hartu dutela, Fagor Arrasate, Koop.E.k Fagsid Technologies, S.L.U. xurgatuz. 2014ko abenduaren 31n itxitako bat egite balantzeak onartu dira, Fagor Arrasate, Koop.E.ren kasuan kontu auditoreek egiaztatua izanik, eta bat egite akordioa 2015eko apirilaren 23an Euskadiko Kooperatiben Erregistroan eta 2015eko martxoaren 31n Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan gordailatutako Bat Egite Proiektura egokitu da. Modu honetan, Fagsid Technologies, S.L.U. likidatu gabe desegin da eta bere ondarea osorik eta titulu unibertsalez eskualdatu da Fagor Arrasate, Koop.E.ra.

EKL-ren 80. artikuluan ezarritakoaren arabera, jakinarazten da kooperatibatik bereizteko eskubidea dutela bat egitean parte hartu duten kooperatibetan erabaki horren aurka bozkatu duten bazkide guztiek eta, Batzar Orokorrean ez egonda, bat egite akordioaren azken iragarkia egiten denetik berrogei eguneko epean beren ezadostasuna administratzaileei idatziz adierazi dieten bazkideek.

Modu berean adierazten da bat egitean parte hartu duten entitateen hartzekodunek oposiziorako duten eskubidea, EKL-ren 81. artikuluan eta MSL-ren 44. artikuluan aurreikusten denaren arabera, hurrenez hurren, bat egite akordioaren azken iragarkiaren datatik hilabete bateko epean.

Horrez gain, MSL-ren 43. artikuluarekin bat, adierazten da bazkide eta hartzekodunek akordioaren erabateko testua eta aipatutako bat egite balantzea eskuratzeko duten eskubidea.

Arrasate (Gipuzkoa), 2015eko maiatzaren 11.

Fagor Arrasate, Koop.E.ko Errektore Kontseiluko lehendakaria,

ARITZ OCHANDIANO CAMPO.

FAGSID TECHNOLOGIES, S.L.U.ren administraile bakarra,

JOSÉ MARI BALZATEGUI JULDAIN.


Azterketa dokumentala